Kontzertua

Kontzertua

Musika Eskola

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
17:00 Musika Eskola

Gabonetako Audizioa: Musika eta Mugimenduko ikasleak

Kontzertua

Gozategi + Kaotiko

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Txosnagunea

Kontzertua

"Ziakhus"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
GURUTZE SANTUAREN PLAZA

Bertso Rap.

Kontzertua

Juan Mari Beltran: "Hots-Larretan"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Proiektu honek, gure inguruko txoko eta landetan sortutako hots, doinu eta kantuetan oinarriturik, musika, dantza, jolasa eta hitzen arteko topaketa bat izan nahi du. Hots eta doinuen arteko elkartze edo topaketa hau hainbat giroetan barna murgilduko da, natura eta paisaiak, herri eta pertsonen ospakizunak, festak, jolasak, harremanak...

Dantza doinuak, jolas doinu eta kantak, mendiko eta kaleko kutsua duten doinu eta erritmo zaharrak nahiz berriak, urrats eta jauzien bitartez musika jantziko duen koreografia, doinuz, erritmoz eta hitzez osaturiko poesia …

Topaketa honetan hotsak elkartzen dira: Isturitzeko leize-zulo edo harpeko hezurrezko flautak eta biolontxeloaren hots barnerakoiak, adarren deialdi sakonak, txorien kantuak bezalako xirularen txioak, erritmoa markatzen duten danbolina eta ttunttuna, txalaparta makilen eta akordeoiaren botoien saltoak, albokaren harrabotsa, txistua, klarinetea, dultzaina...

Elkartzen dira dantza urratsak gidatzen dituzten xirulak - ttunttunak eta sunprinuz egindako artzainen "durunbele"ak, erritmo eta neurri zaharrak doinu berriekin eta doinu zaharrak hots berriekin, musika erritmo eta neurri zaharretan eta berri-berrietan. Musikari jarritako hitzak, hitzei jarritako musika. Musikak eragindako hitzak eta poesia eragindako musika, musikari jarritako dantza eta koreografia eta dantzei jarritako hitzak eta hauek janzteko doinuak.

Eta hotsez, erritmoz, musikaz eta dantzez osatutako sinfonia eder hau, bertan eta zuzenean olerkariaren laguntzarekin jantzia eta babestua.