COVID-19 koronabirusa

Submitted on Ar, 2020-04-28 10:07

Oarsoaldeak, eskualdeko merkatari eta ostalarien elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzeko egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, hirugarren online topaketa bat antolatu du datorren ostegunean, apirilaren 30ean, goizeko 10etatik 11etara. Bertan, egungo egoera, etorkizuneko egoera, bezeroak eta establezimenduetan egiten duten ibilbidea aztertuko dira, beti ere jabeak izango direlarik datorren aldaketaren aurrean protagonistak.

Submitted on Az, 2020-04-08 13:32

Dagoeneko ia hilabete igaro da osasun larrialdi egoera indarrean jarri zenetik eta orduz geroztik, COVID19ak sortutako pandemia dela eta herritar oro etxean dago konfinatuta segurtasun eta prebentzio neurri gisa, norberaren burua zein gainerakoak zaindu eta ez kutsatzeko eta horrela, birusaren hedapena gelditzeko.

Submitted on Al, 2020-04-06 13:57

COVID19ak sortutako itxiera eta isolamendu egoeraren aurrean, herritarren ongizatea bermatzen jarraitzea lehentasunezkoa izaten jarraitzen du Udalarentzat eta ildo horretan, adineko pertsonak herritar zaurgarrienak izanik, 70 urtetik gorako herritarrei dei egin zaie Udaletik haien egoera zein beharrak ezagutzeko.