COVID-19 koronabirusa

Submitted on Az, 2020-03-25 15:22

Emergentzia egoera honen aurrean garbiketak duen garrantzia aintzat hartuta, Lezoko Udalak desinfekzio lanak hasi ditu gaur herri osoan zehar. Lan horien bitartez, espazio publiko oro desinfektatuko du datozen egunotan, noski, anbulatoriotik hasita. Horrez gain, herriko edukiontziak, barandilak, eserlekuak eta gainerako espazio publikoak (parkeak, plazak, saltoki inguruak..) sakonean garbituko ditu.

Submitted on Or, 2020-03-20 10:38

Koronabirusa dela eta, Bekoerrota kiroldegiko jarduerak, herriko udal eraikinetako gainerako jarduerekin batera, etenda daude. Kiroldegiko langileak, ordea, herritarrei jarduera fisikoa etxera gerturatzeko lanean ibili dira eta horri lotuta, azken egunotan herritarrentzat irekia den plataforma bat sortu dute, kirola etxetik egiteko hainbat bideoekin.

Submitted on Or, 2020-03-13 14:14

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak geure burua babesteko helarazitako gomendio nagusienak: 

1. Eskuak maiz garbitu

2. Eztul edo doministiku egitean estali ahoa edo sudurra ukondoarekin edo zapi batekin

3. Mantendu metro bateko tartea, gutxienez, eztul edo doministiku egiten duten edo sukarra duten pertsonengandik

4. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa

5. Etxean edo leku publikoetan eskuekin ukitzen diren gainazalen garbiketa areagotu