Astelehenean, Tokiko Gobernu Batzordea

Az, 2016-08-31 13:59

Goizeko 9.00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren astelehenean, irailaren 5eanTokiko Gobernu Batzarraegiteko deialdia luzatu du Jesus Martiarena Jaca alkateak. Bilkura, goizeko 9.00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Gai zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

1. Egoki irudituz gero, 2016ko uztailaren 26an egindako bilkurako akta onartzea. (Akta onartzea)

2. "Santakrutzak 2016" jaietarako elkarteei dirulaguntzak emateko proposamena. (Kultura)

3. Gaxuxa elkarteari 2016. urteko dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

4. Alkatearen erabakien kontu ematea (Alkatetza eta delegatuak)

5. Galde-eskeak

Arloa edo saila