Ekitaldi ugari aurtengo XXXIII. Lesoinu edizioan

Or, 2019-03-29 10:11

Lesoinu Aste Pedagogiko Musikalaren 33. edizioa ospatuko da aurten eta dagoeneko musika ekitaldi artistiko hau erreferente bilakatu da Lezon, eskualdean eta baita Euskadin ere

Hainbat musika ekitaldi antolatu dira guztien gozamenerako; bertako talde ezberdinek parte hartuko dute eta musika emanaldiez gain, formakuntza ikastaroak eta bestelako jarduerak ere eskainiko dira

Gaur arratsaldeko 18:00etan hasiko da XXXIII. Aste Pedagogiko Musikala Orkestra tailerrarekin, Musika Eskolan.

80. hamarkadan martxan jarritako egitasmo honek urteen poderioz indarra hartu du eta erreferentziazko ekitaldia bihurtu da eskualde zein Euskadi mailan. Lesoinu izaera pedagogikoa duen musika zikloa da, musika bizi duten guztiei zuzenduta dagoena; hau da, ikasleei, irakasleei edota mota guztietako musika zaleei dago bideratuta. Gauzak horrela, guztien gozamenerako egitarau zabala antolatu da, bertako zein kanpoko talde ezberdinen parte hartzearekin. Musika emanaldiez gain, gainera, formakuntza ikastaroak eta beste jarduera batzuk eskainiko dira, hala nola, tailerrak edota ipuin kontaketak

Aurten Lesoinuren egitaraua apirileraino luzatuko da. Gaurtik hasita, apirilaren 13ra bitartean ospatuko dira emanaldi guztiak. 

Martxoko ekitaldiak

Aurtengo XXXIII. Aste Pedagogiko Musikalaren egitarauari Orkestra tailerrak emango dio hasiera; gaur, martxoaren 29an, arratsaldeko 18:00etan Musika Eskolan. Martxoaren 30an, Euskadiko Musikari Gazteen eskutik ganbara musika izango dugu entzungai Gezala Auditoriumean eguerdiko 12:00etan eta arratsaldean, Cendea eta Sutargi abesbatzen eskutik kontzertua 19:00etan. Hurrengo egunean Blues emanaldia izango da Sweet Sara Band taldearen eskutik Gezalan gaueko 20:00etan.

Apirileko ekitaldiak

Apirila ekitaldiz josia datorkigu. Hilarekin hasteko, apirilaren 4an tailer didaktikoa eskainiko da perkusioa, trikitia eta pianoa bezalako instrumentuekin arratsaldeko 18:00etan Musika Eskolan. Hurrengo egunean, ostiralean, Kontzertu pedagogikoa eskainiko da goizeko 11:00etan Gezalan eta toki berean, arratsaldeko 18:00etan, Lau izeneko kontakizun musikatuaz gozatzeko aukera izango da. Larunbatean, apirilak 6an, kalez-kale ibiliko da banda arratsaldeko 18:00etan eta bi ordu beranduago, 20:00etan, Ensemble Diatessaron musika barrokoa jotzen duen taldea ikusgai izango dugu Gezalan.

Hilaren ekitaldiekin jarraituz, 7an Diana izango da kalez kale goizeko 10:00etan hasita eta gauean Lyceum Club antzerkia izango da ikusgai Gezalan. Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute apirilaren 8an 18:00etan Gezalan eta hurrengo egunean, ordu eta toki berdinean “Ezberdin bezain berdin” ipuin musikatuaz gozatu ahalko dugu. Apirilaren 10an “Nuevas tecnologías aplicadas a la música” erakustaldia izango da Gezalan arratsaldeko 18:00etan, eta hurrengo egunean, apirilaren 8an bezalaxe, TGLUMEko ikasleen kontzertua izango da ordu eta toki berdinean. Apirilaren 12an Jorge Gil Zuluetaren eskutik piano kontzertua izango da arratsaldeko 18:00etan Gezalan.

Apirileko azken musika saioa hilaren 13an izango da, eguerdiko 12:30ean, Kantujira ospatuko baitaAiton Bordatik hasita.

Arloa edo saila