Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak ganbara musika kontzertua egingo du larunbatean, maiatzaren 30ean. Musika Eskolan bertan izango da 18:00etan. Sarrera doakoa izango da eta herritar oro joatera gonbidatu dute antolatzaileek.
Larunbateko kontzertua Ane Blázquez pianojolearen errezitaldia izango da eta Bach, Beethoven, Brahms eta Debussyren obrak interpretatuko ditu.
Ganbara Musika ekimena herritarrek musikaz modu goxo eta txikian goza dezaten abiatu zuen TGLUMEk. Izan ere, formatu honetako kontzertuak areto txikian eta musikari eta publikoaren arteko distantziarik gabekoak izaten dira. Herritar oro gonbidatu dute kontzertuaz gozatzera, sarrera doakoa eta aretoa bete artekoa izango da.
Arloa edo saila