'Herri, Harro, Irri' ikuskizuna eta ikasturte amaierako kontzertuak, TGLUMEko ikasleen eskutik

Al, 2026-06-15 15:04

Ikasturtea bukatzeko gutxi falta da eta Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak 'Herri, Harro, Irri' ikuskizuna eskainiko du ikasturte amaierako ekitaldi nagusi gisa, ekainaren 20an, Gurutze Santuaren Plazan. 

Ikasturtea amaitzeko, ekitaldi nagusia antolatu du TGLUMEk. Musika Eskolako taldeez gain, herriko hainbat eragile eta taldek parte hartuko dute eta herritarrei musika eta kulturaz gozatzeko ikuskizun berezia osatu dute: 'Herri, Harro, Irri'. Azken kontzertu hori ekainaren 20an izango da, Gurutze Santuaren Plazan, 22:00etan.

Horrez gain, urtero moduan, ikasturteari amaiera emateko, ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko asmoarekin, kontzertu-audizioz osatutako egitaraua prestatu du Tomas Garbizu Musika Eskolak. Herritarrei musika gerturatu eta instrumentu zein talde anitzen kontzertuak eskainiko dituzte Lezoko hainbat lekutan.

Ekainak 11, osteguna

  • 18:00. Gezala Auditoriumean, akordeoi eta biolineko ikasleak eta T.I. Polifonikoko taldearen kontzertu-audizioa.

Ekainak 12, ostirala

  • 10:30. Gezala Auditoriumean, TGLUMEko ikasleen kontzertu pedagogikoa.
  • 16:45. Lezo Herri Eskolako patioan, talde koralen kontzertu-audizioa.
  • 18:30ean, Gezala Auditoriumean, klarineteko, txistuko eta tronpetako ikasleen kontzertu-audizioa.

Ekainak 15, astelehena

  • 17:00. Gezala Auditoriumean, saxofoiko ikasleen kontzertu-audizioa.
  • 18:00. Musika eskolan, pianoko ikasleen kontzertu-audizioa.
  • 19:00. Gezala Auditoriumean, trikitixa ikasleen kontzertu-audizioa.

Ekainak 16, asteartea

  • 18:30. Gezala Auditoriumean, gitarrako ikasleen kontzertu-audizioa.

Ekainak 17, asteazkena

  • 17:00. Gezala Auditoriumean, musika eta mugimendua 1.4-ko ikasleen kontzertu-audizioa.
  • 17:45. Gezala Auditoriumean, musika eta mugimendua 1.5-eko ikasleen kontzertu-audizioa.
  • 19:00. Gezala Auditoriumean, perkusioko ikasleen kontzertu-audizioa.

Ekainak 20, larunbata

  • 22:00. Gurutze Santuaren plazan, 'Herri, harro, irri' ikuskizuna.

Ikasturte amaierako kontzertuetara herritar guztiak gonbidatu dituzte, musikaz gozatu eta Lezoko musika ikasleen lana ikusteko aukera paregabea izango da. 

Arloa edo saila