Urriaren 17tik aurrera musika ikastaroetan izena emateko epea irekiko da

Ar, 2022-10-04 11:54

Eskaintza hau nagusiki helduei zuzendua dago.

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea urriaren 17tik 28ra izango da. Matrikulazioa Musika Eskolan bertan egin beharko da, 16:30etatik 20:00etara.

Ikastaro eskaintza hau nagusiki ikasle helduei zuzendua dago, dena den, badira zenbait salbuespen eta kasu horietan ikasle gazteek ere izena eman ahal izango dute.

Musika eskolak jarraian azaldutako musika tresnen inguruko ikastaroak eskainiko ditu: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, ukelelea, ukelelea jazz, baxu elektrikoa, bateria, atabala, darbuka*,  tronboia*, tuba*, bonbardinoa* txalaparta*, dultzaina*, alboka* eta panderoa* (* ikurra dutenak haur eta helduentzako ikastaroak dira).

Era berean, bestelako ikastaroak ere antolatu dira, hala nola, talde instrumentalak (konboak, folk, rock…), musika elektronikoa, ganbara musika eta errepertorioa, musika hezkuntza helduentzat (+75 urte), musikoterapia (behar bereziak dituzten haurrekin) eta musika hezkuntza goiztiarra (1-3 bitarteko haurrekin).

Informazio gehiago eskuratzeko 943529999 telefonora deitu daiteke edota tgarbizume@lezo.net helbide elektronikora mezua bidali.  

Arloa edo saila