Ostegunetik igandera ez da trenik izango Irun eta Lezo-Errenteria geltokien artean. Renfek autobusak jarriko ditu tarte horretako bidaiak bermatzeko.
Renfek jakinarazi duenez, ostegunetik igandera (maiatzaren 1etik 4ra), biak barne, trenen trafikoa etengo da, Irun eta Lezo-Errenteria geltokien artean. Gaintxurizketako tunelean egokitzapen lanak egiteko etengo dute trenen trafikoa. Bi geltokien arteko bidea egiteko autobusak jarriko ditu Renfek.
Donostiako Aldiriko trenetan, Irun eta Lezo-Errenteria arteko bidea errepidez egingo da, bi noranzkoetan eta Irungo Katea auzoko geltokian geldituko da. Distantzia Erdiko trenak Irun eta Lezo-Errenteria artean errepidera aldaketa egingo du, honek ere Katean geldialdia eginez. Azkenik, Irundik irten edota Irunera iristen diren Distantzia Luzeko trenen kasuan, aldiz, errepidez egingo dute Irun eta Donostia arteko ibilbidea, bi norabideetan.
Autobus zerbitzu gehienak Aldiriko zerbitzuetarako izango dira, 288 zehazki. Gainontzeko 21ak Distantzia Erdiko eta Luzeko ibilbideetarako bideratuko dira. Xehetasun eta ordutegi guztiak www.renfe.com webgunean kontsultatu ahal izango dira.