Mendekosteetako atrakzioengatik, Arraitokin aparkatzeko toki gutxiago egongo da.
Lezoko Udalak gogorarazi nahi du, aurtengo hauteskundeak Mendekoste jaiekin bat egiten dutela, hortaz, Arraitokin atrakzioak egongo dira. Hori dela eta, bertan aparkatzeko plaza gutxiago izango direla jakinarazi nahi da; 50 inguru bakarrik.
Hala ere, Udalak zenbait aparkamentu egokitu ditu iganderako: Gezala kalean 6 bat aparkaleku eta Herri Eskolako autobus paradan ere aparkatzeko zenbait plaza egongo dira. Kartel bat jarri da zonalde hauetan: “HAUTESKUNDEAK, ELECCIONES, gehienez 30 minutu, máximo 30 minutos”.
Denbora tarte hori zaintzeko eskaera luzatzen du Lezoko Udalak.