Egoiliarren txartela eskatu behar da herriko hainbat zonaldeetan aparkatzeko.
Lezoko aparkaldi mugatua arautzeko ordenantza indarrean jarri zen apirilaren 26an. GAOn argitaratua dago eta Udaleko webgunean kontsulta daiteke.
Hortaz, egoiliarren txartela eskatu behar da herriko 3 zonaldetan aparkatzeko.
1. zonaldea: Tomas Garbizu kalea. Ordenantza honek eragina du Tomas Garbizu kaleko aparkalekuetan (hain zuzen kale horretako 1 zenbakitik 20 zenbakia bitartekoetan).
2. zonaldea: Polentzarrene, Guillermo De Lazon eta Hipolito Gezala kaleak. Ordenantza honek eragina du Polentzarrene kaleko aparkalekuetan (kale hasieratik, kale Nagusia 25 zenbakiko garaje sarreraraino), Guillermo De Lazon kaleko aparkaleku guztiak (1tetik 20ra) eta Hipolito Gezala kaleko aparkaleku guztiak.
3. zonaldea: Zubitxo kalea eta Elias Salaberria kalea. Ordenantza honek eragina du Zubitxo kaleko aparkalekuetan (23 zenbakitik 37 zenbakira) eta Elias Salaberria kaleko aparkalekuetan (1 zenbakitik 14 zenbakiraino kaleko bi aldeetan).
Zonalde hauetan aparkatzeko ordutegia 20:00etatik 08:00etara izango da. Ordutegi horretan, dagokion udal baimena dutenek soilik aparkatu ahal izango dituzte euren ibilgailuak.
Txartelak 10 euroko prezioa du eta ondorengo baldintzak bete beharko dira eskatzeko:
1-Lezon erroldatuta egotea eta ibilgailua Lezoko Udalean erroldatuta edukitzea.
2-Udalarekin zorrik ez izatea.
3-Txartela egiteko eta izapidetzeko gastuei dagokien udal tasa ordaintzea.
4-Kotxeko segurua indarrean izatea.
Eskatutako baldintzak aldatu ezean, txartela behin onartuta, iraunkorra izango da.
Txartela eskatzeko moduak:
-Presentzialki, Udal bulegoetan (erregistroa).
-Internet bidez: HEMEN
Lurreko seinalizazioa margotu ondoren Udaltzaingoak kontrolak hasiko ditu. 20:00 - 08:00 bitartean txartelik gabe aparkatzeak isuna ordaintzea ondorioztatu dezake.