UDALTZAINGOAK ABANDONATUTAKO 5 IBILGAILU ERRETIRATU DITU

Og, 2026-03-05 12:46

Lezoko Udaltzaingoak prozedura luze baten ondoren herriko kaleetan abandonatuta zeuden 5 ibilgailu erretiratu ditu autoen desegite lekura eramateko.

Udaltzaingoak ibilgailu horiek identifikatu, jarraipen eta jakinarazpen prozedurak egin ondoren, Lezoko Udalak ezarritako araudiari jarraiki, ibilgailuak zeuden lekuetatik kendu eta desegite lekura eraman ditu azken egun hauetan. 

Espazio publikoan abandonatutako ibilgailuak erretiratu ahal izateko hainbat hilabetetako prozedura bat jarraitu behar du Udaltzaingoak. Hilabete horietan ibilgailuen egoera aztertu eta jarraipena egin, jabeei jakinarazpenak bidali eta notifikazio lanak egin behar ditu, araudiak ezartzen dituen epeak eta pausuak jarraituz. 

Ibilgailuek denbora luze zeramaten herriguneko hainbat lekutan utzirik, aparkalekuak okupatzeaz gain, erdoildu eta ingurua narriatzen zuten ibilgailu batzuk. Espazio publikoaren garbitasuna eta segurtasuna oztopatzen dute herritarrek abandonatutako ibilgailuek. Hori dela eta, beharrezko prozedura guztiak eta epeak bete ostean, kaleetatik erretiratzeko onespena lortu du udalak. 

Lan horiek urte osoan egiten ditu Lezoko Udaltzaingoak eta hórrela jarraitzeko konpromisoa du. Emaitza moduan, ingurumena eta herritarren zaintzearekin batera, espazio publikoa modu egokian mantentzeko hobekuntza lortu du. Herritarrek dituzten beharrizan eta arazoen aurrean erantzuteko Lezoko Udaltzaingoak lanean jarraituko du, beharrezkoak diren prozedurak eta araudiak errespetatuz. Lezoko Udalak herritarren laguntza eta lankidetza eskertu ditu, eta herriko espazio publikoak hobetzen jarraitzeko konpromisoa adierazi du.

Arloa edo saila