Zabalik da HAZILAN enplegu programan izena emateko epea, prestakuntza duten pertsonei zuzendua

Ar, 2019-11-12 12:03

Aurreko edizioetan lortutako emaitza baikorrak direla eta, Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa beste behin egingo du. HAZILAN programa 20-44 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta prestakuntza duten eta langabezian dauden gazteak lan munduratzea du helburu.   

Horretarako, oraingoan 80 orduko hasierako ikastaro bat egingo du eta ondoren, norbere profil profesionalarekin bat datorren enpresan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiko du.

Dagoeneko 11 edizio egin dira eta aurreko deialdietan lortutako emaitzek egitasmo hau sendotzen dute. 176 pertsona dira jada Hazilan egitasmoan parte hartu dutenak eta %75etik gora lana lortu dute, ekimen honek jarrerak aldatzen lagundu baitie eta baita lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

Baldintzak

HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauexek dira:

  • 20 eta 44 urte bitartekoak izan behar dute
  • Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta dago
  • Langabezian egon behar dute.

Izen-emate epeak

Izen-emate epea zabalik da 2019ko azaroaren 22 arte. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko. Izen-ematea egiteko hemen

Informazio gehiago:

943 404 101 / 943 510 200 telefono zenbakira hots eginez

olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatziz