Ziklomotorren ikuskapen teknikoa Lezon egiteko aukera

Az, 2023-09-13 15:06

Ziklomotorren azterketa teknikoak (IAT) herrian egiteko aukera izango dute lezoarrek. Hala, ikuskapen hauek 2023ko irailaren 28rako programatu dira.

Bestalde, nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak 2023ko azaroaren 14rako programatu dira.

Azterketak,  110 poligonoan dagoen udal pabilioian izango dira (Txatxamendi 32 zenbakian).

Interesdunek hitzordua hartzeko Irungo IATko telefono zenbakira deitu behar dute: 943626300.