ASMAZANK LEHIAKETA EGINGO DUTE KUADRILLATEGIKO GAZTEEK
Asmazank izeneko lehiaketa egingo dute Oarsoaldeko Kuadrillategiko gazteek datozen bi ostiraletan.
Asmazank izeneko lehiaketa egingo dute Oarsoaldeko Kuadrillategiko gazteek datozen bi ostiraletan.
Otsailaren 24an Gipuzkoa osoko futboleko 98 entrenatzailek eguneratze jardunaldia egin zuten Errenteriako Merkatuzar eraikinean. Eguneratze jardunaldi horiek aldian-aldian antolatu ohi ditu Gipuzkoako Futbol Federazioak baina oraingo honek berezitasun bat izan du; erabat euskaraz gauzatu da. Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin elkarlanean antolatu du futbol federazioak saio hori eta esan liteke arrakasta osoz gauzatu zela. Errenteriako Udaleko Kiroleko eta Euskara alorreko zinegotzi Leire Maziziorrek egin zien ongietorria entrenatzaileei eta federazioko arduradunei. Kepa Diez, Oier Agirrezabalaga eta Luki Iriarte izan ziren hizlariak. Saioen artea otordutxo baten bueltan solaserako aukera ere izan zuten parte-hartzaileek.
Datozen asteetan, Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek Zaporeak elkarteak egiten duen lan solidarioa sakon ezagutzeko aukera izango dute. "Zaporeak: Zer da eta zertan aritzen da?" izeneko tailerren bidez, egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko ekimen honek egiten duen lana ezagutuko dute.
p { line-height: 115%; text-align: left; orphans: 2; widows: 2; margin-bottom: 0.25cm; direction: ltr; background: transparent }p.western { so-language: eu-ES }
Edozein arte disziplinetako artistei zuzendutako deialdia zabalik da martxoaren 14ra arte.