Agregador

Abian da Oarsoarrak Euskararen Sariaren garaikur berria hautatzeko lehiaketa

3 semanas 3 días ago

Oarsoarrak Euskararen Sariak etenaldi bat egingo du eta 2024. urtea garaikur berria hautatzeko baliatuko du. Horretarako, eskualdeko artista guztiei zuzendutako lehiaketa bat iragarri du.

p { line-height: 115%; text-align: left; orphans: 2; widows: 2; margin-bottom: 0.25cm; direction: ltr; background: transparent }a:link { color: #000080; text-decoration: underline }a:visited { color: #954f72; text-decoration: underline }

 

MINTZAGUN EUSKARAZKO FILM-LABUR LEHIAKETAK BADU IRABAZLEA

3 semanas 4 días ago

Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatutako IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak helburuen artean du euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2012an, Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean. Euskararentzako aukerak eta espazioak ugaritzeko helburua du ekimenak.

2024ko udazkeneko kuxkuxeroak

4 semanas ago

Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.

Azkenburuko hotzak egiten ikasteko tailerrak euskaltegietan

1 mes ago

Edozein otordurentzako azkenburuko egoki eta goxo bat prestatzen ikasiko dute Carlos Nuez sukaldariarekin Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen bi asteetan. “Azkenburuko hotz errazak" izeneko tailerrak egingo dituzte azaroaren 19tik abenduaren 5era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

Ikuskaren Mintzagun sariko film laburren emanaldiak

1 mes ago

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez euskara ikasten ari diren herritarrek euskara erabiltzeko dituzten aukerak eta espazioak handitzeko eta ugaritzeko helburuarekin Euskarazko film labur onenari eman ohi zaion Mintzagun Saria sortu zuten 2012an. Hala, Ikuska festibalera aurkezten diren film laburren artean, euskarazko onena aukeratzen dute urtero eskualdeko euskaltegietako ikasleek.