2001.eko Azaroaren 22ekoa

    Lezon, 2001eko azaroaren 22an, goizeko 10:00 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko urriaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko urriaren 25ean, egindako bilkurako akta aho batez onartu da, zuzenketa honekin: akta onartzeko puntuan gehitu nahi den testuak honela esan behar du: ?udalaren ekarpenaren filosofia eta xedea langilearen soldata osatzea da. Era berean, 1999ko martxoko udal akordioan behar diren aldaketak egiteko borondatea agertu du?.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea: alkatearen 181. eta 184. dekretuak berrestea.

    Alkatearen 181. eta 184. dekretuak ikusirik, non hurrenez hurren Ixkulin elkarteari dirulaguntza gisa 292.400 pta. ematea eta Gizarte Zerbitzutako arduraduna eta Liburutegiko arduraduna izendatzea ebatzi baita, Gobernu Batzordeak aho batez berretsi ditu.

    3.- Zumaiako Udalak aurkeztutako idatzia: Heriotza zigorra Pablo Ibarrentzat.

    Pablo Ibarren heriotza zigorra dela eta Zumaiako alkateak bidali duen idatziaren berri eman du alkateak. Idatzi horren bidez heriotza-zigorraren ezarpena gaitzetsi nahi da eta, aldi berean, diru kopuru bat bildu Pablo Ibar heriotzaren korridoretik atera ahal izateko beste epaiketa bat egitea lortuko duen abokatu taldea finantzatzeko.

    Idatzia ikusirik Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Bat egitea Zumaiako Udal Plenoak EEBB-etan heriotza zigorrera kondenatutako Pablo Ibarren alde onartu duen mozioarekin.

    BI: Diru laguntza gisa 40.000 pta. ematea abokatu taldea finantzatzeko diru bilketa kanpainarako.

    Udalerritik kanpoko erakundeei dirulaguntzak emateko irizpideetan oinarrituta ezarri da kopurua. ?Gizarte erakundeei dirulaguntzak? partidan kontsignatuko da gastua.

    HIRU: Lezoko herriari erabaki honen berri ematea eta bere atxikimendua, elkartasuna eta babesa adieraz dezan eskatzea.

    4.- Taxi plazaren eskualdaketarako baimena.

    Delfin Sanchez Maderok eskabidea aurkeztu du egun Lezoko 5. taxi plazaren jabe den bere seme Fernando Sánchez Belmonteren egoera pertsonalaren eta laboralaren berri emateko.

    Eskabidearekin batera aurkeztu duen osasun-ziurtagiriaren arabera, plazaren eskualdaketa gomendatzeko arrazoi nahiko dago.

    Hori guztia ikusirik, Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

    BAT: Delfin Sánchez Maderori jakinaraztea egun Lezoko 5. taxi plazaren jabe den bere seme Fernando Sánchez Belmonteren egoera ikusita, Udalak ez diola interesatuari trabarik jarriko plaza horren eskualdaketarako behar diren izapideekin hasteko.

    BI: Batzorde honek begi onez ikusiko luke plaza minusbaliatuentzat egokitutako ibilgailu bati transmititzea.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    5.- Bonifacio Mujika Gonzalezi obra lizentzia ematea Eguzkitza baserri erdia, hegoaldekoa, eraberritzeko.

    Bonifacio Mujika Gonzalezek aurkeztutako exekuzio proiektua azterturik, Donibanealde bailaran dagoen Eguzkitza baserri erdia, hegoaldekoa, eraberritzeko obra lizentzia eskatzen baitu, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengoa erabaki du:

    BAT: Bonifacio Mujika Gonzalezi obra lizentzia ematea Donibanealde bailaran dagoen Eguzkitza baserri erdia, hegoaldekoa, eraberritzeko, baldintza hauekin:

    1.-Erregistro ondorioetarako etxebizitza bakar bezala mantenduko da Eguzkitza baserria.

    2.-Eraikitako eranskin guztiak behera bota behar ditu.

    3.-Obrak hasi aurretik, lizentzia honi dagozkion tasak eta zergak ordaindu behar ditu. Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 339.215 pta. dira.

    BI: Eraberritze lanetarako dauden eskakizun orokorrak ere bete behar ditu.

    Aldamioak jarri behar izanez gero, indarrean dagoen araudiaren arabera jarriko dira.

    6.- Jokin Urdangarin Vallinari obra lizentzia ematea Irurtzun kaleko 47-atzealdean pabilioia eta zerbitzu osagarriak eraikitzeko.

    Jokin Urdangarin Vallinak aurkeztutako exekuzio proiektua azterturik, Irurtzun kaleko 47-atzealdean (Sagasti Industrialdea) pabilioia eta zerbitzu osagarriak eraikitzeko lizentzia eskatzen baitu, haietan barraskiloen hazkuntzan aritzeko helburuz eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

    BAT: Jokin Urdangarin Vallinari obra lizentzia ematea Irurtzun kaleko 47-atzealdean (Sagasti Industrialdea) pabilioia eta zerbitzu osagarriak eraikitzeko, haietan barraskiloen hazkuntzan aritzeko, betiere baldintza hauek betetzekotan:

    1.- Obrak egin aurretik soka botatzea formalizatu behar du.

    2.- Estalkia gorria izango da eta fatxadak zuriak.

    3.- Pabiloiak hustubide sarea eduki behar du Irurtzun kaletik zehar doan ur zikinen kolektore nagusiarekin konektatuta 200mm sekzioko hodi baten bidez. Egin behar duten hustubide zati partikular horretan konexio-kutxeta bi eta tarteko kutxeta bi eraiki behar ditu 1,00m x 1,00m neurrikoak.

    4.- Jarduerak ur sare propioa izan behar du, udalaren ur sarearekin konektatuta; horregatik, sare hori egin aurretik udal zerbitzu teknikoekin harremanetan jarri behar da.

    5.- Obrak hasi aurretik, lizentzia honi dagozkion tasak eta zergak ordaindu behar ditu. Lizentzia ematearen gaineko zerga 226.608,- pta da, obra txikiaren gaineko tasa 5.000,- pta. eta jarduera irekitzeko lizentziaren gaineko tasa, berriz, 109.893,- pta. Hortaz, guztira 341.501,-pta. ordaindu behar ditu.

    BI: Obra egiteko epea: 10 hilabete.

    HIRU: Obrak bukatu ondoren, pabilioia lehenengoz okupatzeko lizentzia eta jarduera irekitzeko lizentzia eskatu behar ditu eta honako dokumentu hauek aurkeztu:

    -Obra amaieraren ziurtagiri bisatua eta plano bisatu eta eguneratuak.

    -Pabilioiko obra berria adierazteko eskritura.

    -U-4 inprimakia (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) behar bezala beteta.

    -Pabilioiko fatxaden argazkiak.

    - Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta eman izanaren kopia.

    7.- Ricardo Ruiz Gonzálezek, Kapa Perfiles SLren ordezkari gisa, aurkeztutako jarduera espedientearen aldeko txostena ematea Txatxamendi kaleko 13.ean dagoen pabilioia egokitzeko.

    Ricardo Ruiz Gonzalezek, Kapa Perfiles, S.L.ren ordezkari gisa, eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Txatxamendi kaleko 13.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan igeltsu ijeztuko panel sistemetarako profil metalikoak egiteko jardueran lan egiteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

    BAT: Ricardo Ruiz Gonzalezek, Kapa Perfiles, S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztu duen jarduera espedientearen alde txostena ematea, Txatxamendi kaleko 13.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan igeltsu ijeztuko panel sistemetarako profil metalikoak egiteko xedez.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    8.- 7. poligonoko urbanizazio lanetarako jarritako abala itzultzea.

    J.M. Alzugarayk, Cartera Exterior SLren ordezkari gisa, Banco Guipuzcoanoren abala ¾zk.: 083518 eta kopurua: 1.423.145 pta.¾ itzultzea eskatu du. Abal hori udal honetan gordailutan utzi zuen 1991ko maiatzean (26/91) 7. Poligonoko urbanizazioaren hobekuntza lanen berme gisa.

    Udal arkitekto teknikoak obren onarpenaren aldeko txostena eman du. Dena den, lur-lagapenaren izaera aldatzeko iradokizuna egin du, erabilera publikoko lursail pribatuak izan daitezen proposatuz. Argudio gisa, berdeguneen eta bideen egoera tamalgarria aipatzen du bideak eta aparkalekuak materialak eta abar uzteko erabiltzen baitira.

    Idazkariak zera informatu du arkitekto teknikoaren planteamendua onartuko balitz udal planeamendua aldatu beharko litzatekeela poligono horretan. Era berean, gogoratu du 7. Poligonoko konpentsazio-proiektua ez zela bere garaian erabat tramitatu, txosten juridikoaren arabera eta hasierako izapideak egin zirenetik denbora luzea pasa denez saihestu badaiteke ere eta lurzoruen egungo jabeek egin beharreko bideen eta gune publikoen lagapenarekin ordezkatu.

    Horretan oinarrituta Gobernu Batzordeak honako hau EBATZI DU:

    BAT: ?Lezoko 7. Poligonoko urbanizazioaren hobekuntza? lanen bermetan Banco Guipuzcoanok Cartera Exterior SL abalatzeko jarritako 26/91 abala itzultzeko izapideei hasiera ematea eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean hamabost egunez argitaratzea.

    Jendaurrean jarritako denboran alegaziorik ez balego edo itzulketari inork eragozpenik jarriko ez balio, automatikoki itzuliko litzateke.

    BI: Poligono horren jabeei errekerimendua egitea tramitatutako hirigintzako dokumentuen arabera lurzoruen obligaziozko lagapenak dokumentu publikoetan gauza ditzaten eta alkateari haiek sinatzeko ahalmena ematea.

    GIZARTE ONGIZATEA

    9.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordeak proposaturik, Gobernu Batzordeak hemen heldu den erabakia hartu du:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei etxebizitzaren kreditu interesak eta amortizazio gastuak eta alokairua ordaintzeko :

    358-A...........46.545,- pta. (A-781).

    701-A...........99.999,- pta. (A-781).

    002-A...........99.999,- pta. (A-781).

    KULTURA

    10.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak hemen heldu diren dirulaguntzak ematea erabaki du:

    Lezoko presoen senideen elkarteari: 2.500.000 pta. (AD-777). Aurkeztu duten gastu osoa 7.500.000 pta. ingurukoa da.

    Pasaia Lezo Lizeoari Txanpa aldizkarian publizitatea jartzeagatik: 240.000 pta. (AD-808).

    Allerru Mendi Taldeari izandako defizita ordaintzeko: 165.600 pta. (AD-782).

    Allerru Txirrindulari Eskolari 2001eko egitasmoagatik: 579.600 pta. (AD-783).

    (Deialdiarekin batera bidalitako proposamena oker zegoen).

    Sei Elkarteari kale erabileraren neurketagatik: 187.500 pta. (AD-784).

    FAKTURAK

    11.- Fakturak onartzea.

    Altamirako Altzate igerilekuak girotzeko instalazioaz Hemen Klima SL.ek aurkeztu duen faktura azterturik, Gobernu Batzordeak honakoa erabaki du:

    BAT: Onartzea Altamirako Altzate igerilekuak girotzeko instalazioaz Hemen Klima SL.ek behean heldu diren zehaztasunekin aurkeztu duen faktura hau:

    -Klimatizazioaren instalazioa, 4. ziurtapena: 1.825.903,- pta. BEZ barne (Erref. ADO-99-1.590).

    BI: Altamirako igerilekuetako urbanizazio lanei dagokienez U.T.E. Piscinas Lezok aurkeztutako faktura azterturik, Gobernu Batzordeak ondorengoa erabaki du:

    -Onartzea Altamirako igerilekuetako urbanizazio lanei dagokienez U.T.E. Piscinas Lezok behean heldu diren xehetasunekin aurkeztu duen faktura:

    -Urbanizazio lanak, 2. ziurtapena: 15.532.206,- pta.BEZ barne (Erref. ADO- 99-1.591).

    Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hauek lantzea:

    URGENTZIAZ

    12.- Onartzea udal igerilekuetako kolektore termikoen instalazioa handitzeko aurkeztutako aurrekontua.

    Igoan Solar S.L. enpresak udal igerilekuetako ura berotzeko kolektore termikoen instalazioa handitzeko aurkeztutako aurrekontua azterturik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Igoan Solar S.L. enpresari esleitzea udal igerilekuetako ura berotzeko kolektore termikoen instalazioa handitzeko lanak. Kolektore termiko horiek lehen jarritakoak bezalakoak dira ¾SOLAHRT modeloa, ?M? tipoa¾ eta ezaugarriak aurrekontuan datoz zehaztuta.

    Instalazio horren aurrekontua, BEZ barne, 643.104,- pta. da, (AD-819).

    BI: Dagokion dirulaguntza eskuratzeko espediente administratiboa izapidetuko da Eusko Jaurlaritzako Energiaren Euskal Erakundearen aurrean.

    GALDE ESKEAK.

    Ez dira izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.536.etik 309.542.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna