2001.eko Urriaren 8ekoa

    Agiri mota


    DILIGENTZIA: LEZOKO UDALEKO IDAZKARI XABIER LOIOLA ARISTIRENA

    Idatziz jasota gera dadin gaur, astelehena, 2001eko urriak 8, 8:30 orduetan deituta zegoen osoko bilkura ez-ohikora Aitor Sarasola Salaberria (EH), Imanol Esnaola Arbiza (EH), Juli del Sol Bermejo (EH) eta Inmaculada Muñoz Martinez (EH) etorri direla.

    Toki Jaurbidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 46.2 artikuluaren arabera, osoko bilkuraren eraketa baliozkoa da hura osatzen duten legezko kideen herena bertan denean. Lezoko Udalaren kasuan, quoruma izateko korporazioko bost kide behar dira. Bilkura honetan lau korporazio-kide baino izan ez direnez, osoko bilkuraren eraketa ez da baliozkoa izan.

    Toki-erakundeen antolaketa, funtzionamendu eta araubide juridikoari buruzko Erregelamenduaren 90.2 artikuluari jarraiki, “lehenengo deialdian behar den quoruma ez balego, bilkura automatikoki deitutzat hartu behar da ordu berean, bi egun geroago”.

    Eta horrela jasorik gera dadin, idatzi hau sinatu dut Lezon bi mila bateko urriaren zortzian.

    Eguna