2002.eko Irailaren 26ekoa

Lezon, 2002ko irailaren 26an, goizeko 9:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko irailaren 12an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko irailaren 12an egindako bilkurako akta aho batez onartu da, 9. puntuko bost paragrafoan (pabilioia gaitzeko Industrias Tajo, S.Coop. enpresaren lizentziari dagokiona), lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik ordaindu beharrekoa zuzendu ondoren; ?1.581,26 euro? esan behar du ?263,10 euro? esan ordez.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Ez da ezeren berri eman.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Jose Carlos Cuña Peñabellari obra lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 28an dagoen etxea birgaitzeko.

Jose Carlos Cuña Peñabellak, 2002ko uztailaren 16an, Jaizkibel hiribideko 28an dagoen etxe salbuetsia birgaitzeko lizentzia eskaera aurkeztu zuen eta, horrekin batera, Iñaki Palacio Erauskin arkitektoak eginiko eta dagokion elkargo profesionalak bisaturiko exekuzio proiektua.

Aurkeztutako birgaitze proiektua famili biko eraikuntza bati dagokio. Eraikuntza horrek erdisotoa, beheko solairua, goiko solairua eta estaldura azpikoa ditu eta barrutik hustea proposatzen da familiabakarreko etxe bihurtu eta egungo azalera eraikia mantenduz.

Era berean, erakinaren altuera handitzea proposatzen da, hain zuzen ere 90zm., estaldura azpikoa gaitu ahal izateko; estaldura azpikoan diseinatutako espazio berrietan argiztapena eta aireztapena lortzeko berriz fatxada-baoak egitea.

Eraikina finkatua dagoenez, estaldura azpikoan gehienez ere 40zm.-ko jasodura egitea baimenduko da horma nagusien loturarako eta estaldura-egitura bermatzeko garlanda perimetrala jartzeko; argiztapen eta aireztapenerako baoak estalduraren horma inklinatuetan baimenduko dira.

Gainontzean, aurkeztutako proiektuak bete egiten ditu eraikuntza-lizentzia emateko eskatzen diren gutxieneko dokumentazio-betekizunak eta oniritzia du baldin eta jasodurak ez baditu aipatutako 40zm.ak gainditzen. Beraz, udal teknikariaren txosten ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Jose Carlos Cuña Peñabellari obra lizentzia ematea Jaizkibel hiribideko 28an dagoen etxe salbuetsia birgaitzeko, beti ere, baldintza hau betetzekotan: estaldura azpikoan gehienez ere 40zm.-ko jasodura egitea horma nagusien loturarako eta estaldura-egitura bermatzeko garlanda perimetrala jartzeko eta argiztapen eta aireztapenerako baoak estalduraren horma inklinatuetan egitea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 6.114,58 euro ordaindu behar ditu.

4.- Jose Manuel Irazu Loinaz obra lizentzia ematea Herriondo bailarako 1ean dagoen Ama Karmengoa taberna-jatetxearen egungo instalazioak handitzeko.

Jose Manuel Irazu Loinazek proiektu bisatua aurkeztu eta obra lizentzia eskatu du Herriondo bailarako 1ean dagoen Ama Karmengoa taberna-jatetxearen egungo instalazioak handitzeko.

Informe teknika obra lizentzia ematearen aldekoa den arren, Gobernu Batzordearen iritzia da ez dagokiola obretarako baimena ematea aurrez ez badira jarduera lizentzia eta irekitzeko lizentzia eskuratu eta, horretarako, dagozkion proiektu tekniko eta memoria deskribatzaileak aurkeztu behar dira, teknikari gaitu batek sinatuak eta bisatuak, ingurumenaren babeserako 3/1998 Legearen 61.1 artikuluarekin bat.

Hori guztia ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Jose Manuel Irazu Loinazi obra lizentzia ez ematea Herriondo bailarako 1ean dagoen Ama Karmengoa taberna-jatetxearen egungo instalazioak handitzeko, erabaki honen azalpen-atalean aipatutako arrazoiengatik.

5.- Lezoko C.D. Caza y Pesca Jaizkibel Allerru elkartearen ordezkari Claudio Arregi Garmendiaren jarduera espedienteari oniritzia ematea Lopene plazako 5. behe ezkerreko lokala gaitzeko, hartan gastronomia eta kirol elkartearen jarduera jartzeko.

Lezoko C.D. Caza y Pesca Jaizkibel Allerru elkartearen ordezkari Claudio Arregi Garmendiak aurkeztutako jarduera espedientea azterturik, Lopene plazako 5. behe ezkerreko lokala gaitzeko lizentzia eskatu baitu, hartan gastronomia eta kirol elkartearen jarduera jartzeko helburuz, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Lezoko C.D. Caza y Pesca Jaizkibel Allerru elkartearen ordezkari Claudio Arregi Garmendiaren jarduera espedienteari oniritzia ematea Lopene plazako 5. behe ezkerreko lokala gaitzeko, hartan gastronomia eta kirol elkartearen jarduera jartzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

6.- Eugenio Salaberria Lazkanori, Zubitxo kaleko 8. Etxeko jabekideen ordezkariari obra lizentzia ematea etxeko fatxada aurrealdea berritzeko lizentzia ematea.

Zubitxo kaleko 8.ean dagoen etxeko jabekideen ordezkari Eugenio Salaberria Lazkanok aurkeztutako eskabidea azterturik, etxeko fatxada konpontzeko lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Zubitxo kaleko 8.ean dagoen etxeko jabekideen ordezkari Eugenio Salaberria Lazkanori etxeko fatxada konpontzeko lizentzia ematea, honekin batera doazen segurtasun neurriak betetzekotan.

BI: Lanak lanegunetan egingo dira eta goizeko 8:00etan hasi eta gaueko 20:00etarako amaitu behar dira.

HIRU: Lanak amaitzeko bi hilabete ditu.

LAU: Aldamioak jartzeko lizentzia ere badu, hilabetez, eta kontainerra jartzekoa 10 egunez.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 1.805,43 euro dira.

7.- Paul Conell Ruano, Airtel Móvil, S.A.ren ordezkari gisa, Lezoko 103 poligonoan (Sagasti Industrialdean) Urune kaleko 35.ean dagoen antena-dorre zaharra kentzeko eta beste berri bat jartzeko obra lizentzia ematea.

Airtel Móvil S.A.ren ordezkari Paul Conell Ruanok obra lizentzia eskatu du komunikazioko antena-dorrea jartzeko lehendik Urune kaleko 35.ean (Sagasti poligonoa) dagoenaren ordez.

Udal teknikariak emandako txostena ikusirik, non jarriko den antena-dorrea lehendik dagoena baina txikiagoa dela eta Larrialdiak enpresak eta Airtel enpresak azpiegitura konpartituko dutela baitio, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Airtel Móvil S.A.ren ordezkari Paul Conell Ruanori obra lizentzia ematea komunikazioko antena-dorrea jartzeko lehendik Urune kaleko 35.ean (Sagasti poligonoa) dagoenaren ordez, horrelako azpiegiturek bete behar dituzten lege-baldintza guztiak betetzekotan. BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 635,5 euro ordaindu behar du.

8.- José Antonio Dozagarat Anduezari, U.U.D.1ean 1 eta 2 eremuetan kokaturik daduden Donibane kaleko 18, 20 eta 22. atzealdeko etxeak botatzeko lizentzia ematea.

Jose Antonio Dozagarat Anduezak lizentzia eskatu du Donibane kaleko 18. eta 20. eraikinak eta 22. eraikinaren zati bat eraisteko eta, horrekin batera, Díaz Guardamino Arquitectos S.L.U. arkitektoak eginiko eta dagokion elkargo profesionalak bisaturiko eraispen proiektua aurkeztu du.

Teknikari aholkulariak, eskaera aztertu ondoren eta indarrean dauden arau subsidiarioen arabera, txosten hau eman du:

Aurkeztutako proiektuak bete egiten ditu, UAD6 eta DG5 alorretako arau subsidiarioen xedapen-aldaketaren behin-betiko onarpenaren ondoren bete beharko diren izapide administratiboetan ezarritako eskakizun teknikoak. Dena den, zera, gogorarazten da, edozein motako lizentzia eskuratu aurretik, arau subsidiarioetako jarduketa baldintzen 5. fitxa urbanistikoan ezarritakoa bete beharko duela, alegia, UUD1 konpentsazio-sistemaren bidez gestionatuko dela nahiz eta, garapenerako, haren ordez interesatu guztiek, udala barne, izenpetuko duten dokumentu konbentzional bat erabil daitekeen, hirigintzako kudeaketa-sistema horretarako ezarritako lege-baldintza guztiak betetzeko moduan.

Beraz, proiektuak oniritzia du eta eraispen-lizentzia ematea proposatzen da beti ere aipatutako kudeaketa-dokumentua idatzi eta onartzeko baldintzarekin. Era berean gogorarazten da, Udalaren eta Promociones Jauregialde SLren artean izenpeturiko hirigintza-hitzarmenean jasotakoaren arabera, eta espedientea tramitatzen jarraitu ahal izateko, 160.467,73 euro ordaindu behar dituela.

Hona hemen, beraz, Gobernu Batzordearen erabakia: BAT: UUD1eko 1 eta 2 alorren barruan dauden Donibane kaleko 18. eta 20. eraikinak eta 22. eraikinaren zati bat eraisteko proiektuaren aldeko txostena ematea baina hura exekutatzeko lizentziarik ez ematea dagokion kudeaketa-dokumentua idatzi eta onartu eta hirigintza-hitzarmenean ezarritako diru kopurua ordaindu arte.

9.- Karlos Etxezurieta Sarasolari, Gaintxurizketako, Sagasti bailara 18.ean Etxezabal deituriko etxearentzat lehenengo okupaziorako lizentzia ematea.

Karlos Etxezurieta Sarasolak aurkeztu duen eskabidea azterturik, Gaintxurizketako Sagasti bailarako 18.ean eraikitako Etxezabal etxearen lehen erabilerako lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Karlos Etxezurieta Sarasolari lizentzia ematea Gaintzurizketako Sagasti bailarako 18.ean eraikitako Etxezabal etxearen lehen erabilerako.

BI: Aurkeztutako dokumentazioaren kopia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentura igortzea.

HIRU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 341,99 euro dira.

GIZARTE ONGIZATEA

10.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerak ikusi eta Udal aurrekontuetan dagoen diru izendapena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea kopuruarekin batera aipatzen diren espedienteei urria, azaroa eta abendurako.

BI: Guztira 8.214,75 euro ematea onartzea (A-50/14), (A-762) eta (A-763) 313.20 kodea duena funtzionala.

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira , horien berri ematea.

§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

Proposamenak.3hilabete ordaintzea, kontzeptu bakarra. Urria-abendua.

esp.

K

AD

6 hil. zenbat.

3hil.

3 hil.

%100

%100. Dagok.%

%45

294B

1

1.117,86

558,93

251,52

713

1

1.470,00

735,00

330,75

306

2

0,00

0,00

0,00

5

370,00

185,00

83,25

693A

1

1.446,00

723,00

325,35

483A

1

90,18

45,09

20,29

2

0,00

0,00

0,00

231B

1

1.622,70

811,35

365,11

2

0,00

0,00

0,00

519B

1

1.622,70

811,35

365,11

2

0,00

0,00

0,00

006B

1

28,86

14,43

6,49

2

0,00

0,00

0,00

304

1

959,64

479,82

215,92

292

1

982,98

491,49

221,17

2

0,00

0,00

0,00

720

1

1.399,40

699,70

314,87

2

0,00

0,00

0,00

002B

1

1.622,70

811,35

365,11

2

0,00

0,00

0,00

583A

1

1.622,70

811,35

365,11

2

0,00

0,00

0,00

701A

1

1.622,70

811,35

365,11

2

0,00

0,00

0,00

487B

1

829,38

414,69

186,61

2

0,00

0,00

0,00

722

1

0,00

0,00

365,10

2

0,00

0,00

0,00

403B

2

253,86

126,93

57,12

093A

2

259,63

129,82

58,42

596B

1

1.622,70

811,35

365,11

2

0,00

0,00

0,00

586A

5

901,50

450,75

202,84

587A

2

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

5

901,50

450,75

202,84

224A

1

612,36

306,18

137,78

2

0,00

0,00

724

2

276,94

138,47

62,31

667b

1

1.622,70

811,35

365,11

2

0,00

0,00

0,00

730

2

288,48

144,24

64,91

5

0,00

0,00

0,00

751

1

330,90

2

0,00

0,00

0,00

103A

2

288,48

144,24

64,91

569A

2

288,48

144,24

64,91

646A

1

1.224,90

612,45

275,60

683A

2

210,59

105,30

47,38

51B

1

1.622,70

811,35

365,11

473B

1

1.622,70

811,35

365,11

2

0,00

0,00

0,00

687A

1

989,88

494,94

222,72

2

0,00

0,00

0,00

742

1

930,00

465,00

209,25

2

0,00

0,00

0,00

323A

2

288,48

144,24

64,91

198A

1

901,50

450,75

202,84

2

0,00

0,00

0,00

675A

1

1.501,50

750,75

337,84

2

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

33.416,68

16.708,34

8.214,75

EUSKARA-KULTURA

11.- Dirulaguntzak, Santakrutzak 2002 jaietan hainbat ekitaldi ospatzeagatik:

Santakrutak 2002 jaietan hainbat ekitaldi edo programa aurrera eraman izanagatik dirulaguntzak emateko Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamenak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hauek ematea erabaki du:

BAT: Urantzu dultzaineroei 540,91 euro zuentzea (AD-747), jaietako emanaldiengatik.

BI: Lezoko Txistulari Taldeari 540,91 euro zuzentzea, (AD-748), jaietako emanaldiengatik.

HIRU: Maria Luisa Sarasola Arriagari 90,15 euro zuzentzea, (AD-749), jaietako herri bazkarian egindako garbiketa lanengatik.

LAU: Jose Agustin Arruti Larrunbideri 1.141,92 euro zuzentzea, (AD-750), jaietan Herri Kiroletan egindako lanagatik.

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hauek lantzea:

URGENTZIAZ

12.-Dirulaguntza: Dominika Arrieta Loidiri Senideak Elkartearen izenean, preso senideei bisita egin ahal izateko dirulaguntza eskaera.

Alkateak proposatuta Dominika Arrieta Loidiri Senideak elkartearen izenean 15.025,30 euroko dirulaguntza ematea onartu da, preso senideei bisita egin ahal izateko. (AD-767). Alkateak adierazi du gastuak zuritzeko txostena aurkeztu dutela.

13.- Proposamena: ?Lezo Bihar? hausnarketa estrategikoaren prozesurako aholkularitza teknikoa kontratatzeko baldintza administratibo berariazkoen eta baldintza teknikoen orria onartzea.

?Lezo Bihar? hausnarketa estrategikoaren prozesurako aholkularitza teknikoaren kontratazioa arautuko duten baldintza administratibo berariazkoen eta baldintza teknikoen orria aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: Aipatutako aholkularitza teknikoaren kontratazioa arautuko duten baldintza teknikoen orria onartzea.

BI: Publizitaterik gabe eta negoziazioaren bidez zerbitzua kontratatzeko baldintza administratibo berariazkoen orria ere onartzea.

HIRU: Horrelako lanetan espezializaturiko hiru enpresari gonbidapena luzatzea lan eskaintza aurkez dezaten.

14.- Proposamena: Industrial Salva S.A.ri lizentzia ematea 107 poligono ondoko partzela batean sasi-garbitze, hondeaketa eta lurra berdintze lanak egiteko.

Industrial Salva S.A.ren ordezkari David Llordés Arratibelek lizentzia eskatu du 107 poligono ondoko partzelan sasi-garbitze, hondeaketa eta lurra berdintze lanak egiteko + 41 kotaraino, Industrial Salva lantegiak egun duen sestra, alegia.

Arkitekto aholkulariaren txostenak dio aurreikusten diren lanek ez dutela baldintzatzen egun behin-betiko onarpen fasean dagoen arau subsidiarioen aldaketan jasotako ordenazioaren etorkizuneko garapena. Bere iritziz beharrezkoa da, dena den, plan partziala eta hiritartze-proiektua aurkeztea aipatutako aldaketaren behin-betiko onarpenarekin batera tramita daitezen, modu horretara, egingo diren hiritartze lanen garapenaren dokumentazioa eskura edukitzeko.

Dena den, egingo diren lanen ezaugarriak kontuan hartuta eta indarrean dagoen planeamenduarekin eta onartze bidean dagoenarekin bat datozenez, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

BAT: Industrial Salva S.A.ren ordezkari David Llordés Arratibeli lizentzia ematea 107 poligono ondoko partzelan sasi-garbitze, hondeaketa eta lurra berdintze lanak egiteko, aurkeztutako proiektu teknikoaren arabera.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 11.427,75 euro ordaindu behar du eta obren gaineko tasagatik 360,60 euro.

HIRU: Industrial Salva S.A.ri planeamenduaren garapen eta kudeaketako dokumentuak (plan partziala, hiritartze-proiektua eta konpentsazio-proiektua) aurkeztu ditzan eskatzea, 107 poligonoko arau subsidiarioen aldaketa-dokumentuaren behin-betiko onarpenarekin batera tramitatu daitezen.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.725etik 309.732ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna