2002.eko Martxoaren 7ekoa

    Lezon, 2002ko martxoaren 7an, goizeko 10:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2002ko otsailaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

    2002ko otsailaren 21ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea: alkatearen 44. dekretua berrestea.

    Gobernu Batzordeak berretsi egin du alkatearen 44. dekretua: Ontzat hartzea Milagros Olasagasti Landartek egindako eszedentzia eskaria eta bide batez eszedentzia luzatzea 2002. urteko abuztuaren 31 bitarte. Epe horretan lanpostua gordeko zaio, baina epea amaitu eta langilea lanera itzultzen ez bada, Lezoko Udaleko langile izateari utziko dio.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Obra baimena Asensio Viaña Baldari Larraka baserria birgaitzeko.

    Asensio Viaña Baldak, 2001eko uztailaren 23an, Larraka baserria birgaitzeko lizentzia eskatu zuen eta Angel M. Uriarte Axpe eta Amaia Errasti Fernández de Gorostizak idatzitako eta dagokion elkargoak bisatutako exekuzio-proiektua aurkeztu.

    Dokumentazioa aztertu ondoren, hura osatzeko jabetza-eskriturak, Foru Aldundiko Nekazaritza Departamenduaren txostena ¾baserriari estekatutako nekazal ustiapena dagoela egiaztatzeko¾ eta, egungo egoera ikusteko, argazkiak ekartzeko eskatu genion.

    Dokumentazio osagarri hori aurkeztu ondoren, udal arkitekto aholkulariak honako txosten hau egin du:

    Erreformak baserri osoa birgaitzea planteatzen du, fatxadan beste leiho-zulo batzuk egitea barne, kanpo-arotzeria aldatzea, teilatua bere horretan uztea eta hegoaldean ataripea egitea.

    Etxebizitzarako eraikinaren ekialdea gaituko da, etxebizitza bakarra izango da eta eraikinak dituen bi solairuen artean 253,38m² izango ditu ¾baserriak guztira 415,66m² ditu¾ eta barrutik gaitu gabe 162,28m² geratuko dira.

    Kontuan izan behar da, gainera, birgaitu nahi den baserri hau baso ustiapeneko unitate baten parte banaezina dela ¾unitate horren azalera osoa 21.500m² da ¾.

    Aurkeztu duen proiektuak beharrezko betekizun guztiak betetzen dituenez, aldeko txostena ematen dut.

    Guzti hori kontutan hartuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

    BAT: Asensio Viaña Baldari lizentzia ematea Larraka baserria birgaitzeko. Dena den, obrak hasi aurretik fosa septikoaren kokapen planoa ekarri behar du.

    BI: Eraikuntzaren gaineko zerga 994,72 euro da.

    4.- Donibane kalean 1.797,50 m koadroko lur sail bat erostea.

    1995eko ekainaren 13an Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Lezoko Udalak guneen mugak eta erabilpena ezartzeko hitzarmena izenpetu zuten. Hitzarmen horren arabera, Portuko Agintaritzak Estatuko Ondareari proposatuko lioke 1991ko irailaren 23ko Ministro-aginduak kanpoan utzitako finkak Udalari doan ematea. Aipatutako ministro-agindu horri esker Portuaren Zerbitzu gunearen proiektua onartu zen. Hitzarmena Udalaren osoko bilkuran onartu zen 1995eko apirilaren 5ean.

    Portuko Agintaritzak 2001eko abenduaren 12ko idatzian onartzen duen bezala, hitzarmen honetan erabakitakoaren betekizuna dezente berandutzen ari da. Atzerapen hau, batez ere, lursailak erregistroan inskribatzerakoan sortutako zailtasunengatik gertatu da. Lursail hauek Zerbitzugunetik kanpo gelditzean, Estatuko Ondarearen barnean sartu behar ziren, ondoren Udalari emateko.

    Lezoko Udalak, finka hirigintzako aldaketa batean sartzeko asmoz, epe motzean finka horietako baten jabe izateko premia du; zehazki, 929 Liburukian, Lezoko 118. liburuko 51. orrian Jabetza-erregistroan 5.055 zenbakiarekin inskribatuta dagoen 1.797,5 metro koadroko finka.

    Doan emateko espedientearen moteltasunak (aurreikus daitekeena) aukera bat gomendatzen digu: kasu zehatz honetan, Estatuko Ondareak Lezoko Udalari zuzenean saltzea. Horretarako Udalak Ogasuneko zerbitzuek egindako balorazioa du, balioa 6.755.724 pezetatan finkatuz. Aipatutako balorazioak udal arkitekto-aholkulariaren onespena dauka.

    Doan eman behar zen finka horietako baten salmenta zuzenak ekainaren 13ko Hitzarmenaren oreka ekonomikoa berrezartzeko beharra dakar. Oreka hau lortu daiteke pasa den urteko abenduaren 12ko idatzian Portuko Agintaritzak egindako proposamena kontuan hartuz, eta Udal honen onarpena jaso ondoren, hitzarmen hari jarraiki Portuko Agintaritzak Udal honi desjabetu behar dizkion finken balio errealaren arabera balio justuak ezarriz.

    Udal idazkariak ohartarazten du espedientean Udal Fondoen Kontu-hartzailearen txostena dagoela, non proposatutako gastuarentzat kreditu nahikorik ez dagoela esaten duen. Beraz, proposatutako gastua onartu ahal izateko ez dira legezko baldintzak ematen. Ohartarazpen horren aurrean, alkateak aginpidedun organoari hauxe proposatzeko konpromisoa hartu du: lurzoru hau erosteko aurreikusitako aurrekontu-saila diru nahikoaz hornitzeko beharrezkoa den kreditu aldaketa egitea, udal aurrekontuaren 333. sailetik kreditua lortuz.

    Horregatik guztiagatik, alkatearen proposamenez eta Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituen Legearen 21,1,p) artikuluak ematen dion eskumenaren arabera, batzorde honek hauxe erabaki du:

    BAT: 929 Liburukian, Lezoko 118. liburuko 51. orrian Jabetza-erregistroan 5.055 zenbakiarekin inskribatuta dagoen 1.797,50 metro koadroko lursaila 36.052,41 eurotan Pasaiako Portuko Agintaritzari zuzenean erostea, dagokien udal zerbitzuei diru kopuru hau Ogasun Ministerioko Gordailu-kutxa Orokorrean sar dezatela eskatuz.

    BI: Pasaiako Portuko Agintaritzari 1995eko ekainaren 13ko Hitzarmenaren oreka ekonomikoaren berrezarpena eskatzea.

    HIRU: Udal ekonomia-zerbitzuei onartutako ordainketa eta udal inbentarioan dagokion idatzia lehenbailehen egin dezatela eskatzea. Orobat, beharrezkoa den kreditu aldaketarako izapideak lehenbailehen hastea.

    GIZARTE ONGIZATEA

    5.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea sei hilabeterako ondorengo espedienteei:

    569-a??.?..288,48 E

    729????1.592,65 E

    103-a? ??..390,65 E

    730?? ??..427,40 E

    GUZTIRA??.. 2.699,18 E

    BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

    1. Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

    2. Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

    3. Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

    4. Onuradunak ohizko bizilekua aldatu egiten badu, horren berri ematea.

    5. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

    6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

    6.- Ezinduentzako aparkaleku erreserba onartzea.

    Jose Luis Orbiso Larrea jaunak (N.A. 16.164.502) Lezoko Udalari eginiko eskaerari erantzunez gizarte zerbitzuetako gizarte langileak eginiko txostenaren arabera, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Onartzea Jose Luis Orbiso Larreak eskatutako ezinduentzako aparkaleku-erretserba, ibilgailua ezinduentzako aparkalekuan uzteko txartelaren onuradun izateko baldintzak betetzen baititu.

    BI: Udaltzaingoari eskatzea erabaki hau exekutatzeko behar diren zeregin guztiak egitea. Ordenantza Fiskaletan aurreikusita ez dagoenez, interesatuari ez zaizkio plakaren gastuak kobratuko.

    7.- Olatz Azpeitia Lizarralderen lehengo hirurtekoa onartzea.

    Lehenengo hirurtekoa aitortzeko Olatz Azpeitia Lizarraldek egin duen eskaera eta pertsonaleko teknikaria egindako txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak gaia mahai gainean uztea erabaki du, horrelako lansariak jasotzeko behin-behineko langileen eskubideari buruz azterketa sakona egin arte.

    Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hau lantzea:

    URGENTZIAZ

    8.- Etxez etxeko lan poltsa osagarria sortzea.

    Etxez etxeko lan poltsa osagarria sortzearen inguruan gizarte langileak egindako txostena ikusi eta etxez etxeko lan poltsa osagarria osatzeko prestaturiko oinarriak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:

    BAT: Onartzea etxez etxeko laguntzaileen lan poltsa osagarria osatzeko oinarriak.

    BI: Lan-poltsa horretan lehenengo postuan Miren Susperregi egongo da, frogarik egin gabe, 1995eko lan-poltsan lehenengo postuan egonik bera baita lan-poltsa hartako pertsona bakarra zerbitzua ohiki ematen duena.

    HIRU: Lan poltsa honen iraupena bi urtekoa izango da eta gehienez ere beste bi urtez luzagarria izango da.

    LAU: Lan poltsa horietako hautagaiei lanera bi aldiz deitu ondoren ez badira lanera etortzen, lan-poltsatik kanpo geratuko dira.

    BOST: Lehen zerbitzua egin ondoren, zerbitzuko arduradunak kontrako txostena egiten badu, pertsona horri lan-poltsatik baja emango zaio.

    GALDE ESKEAK

    Ez dira izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.595etik 309.599.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna