2003.eko Urriaren 23ekoa

Lezon, 2003ko urriaren 23an, goizeko 9:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca, Aitor Ocerin Ibañez eta zinegotziak bertan direlarik.

Ez da bilkurara etorri: Aroia Goienetxea Egibar.

Idazkari gisa Pedro Etxarri Ollokiegi aritu da, udal idazkaria den Xabier Loiola bajan baitago.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2003ko irailaren 25ean eta urriaren 9an egindako bilkuretako aktak onartzea.

2003ko irailaren 25ean eta urriaren 9an egindako bilkuretako aktak aho batez onartu dira, baina azken horrek bi zuzenketa ditu, ondoren seinalatzen den bezala:

Gaztelerazko aktako 3. Puntuan, "licencia de actividad de desluce" dioen lekuan, "licencia de actividad de desguace" esan behar du.

Bai euskarazko aktan baita erderazkoan ere, 4. Puntuan, lehen ebazpeneko 2. Puntuko hirugarren paragrafoan, "Eskaera honetan, ondo iruditzen zait?" dioen lekuan "Eskaera honetan, egokitzat eman da?" esan behar du.

ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK

2.- Alkatearen eta ordezkarien erabakien kontu ematea, 378 dekretua, Alkatearen erabakien kontu ematea: 378 dekretua, haren bidez eman baitzitzaion dirulaguntza José Agustín Arruti Larrunbideri, Santakrutz jaietan egindako harri-jasotze emanaldiarengatik.

Alkateak 378. dekretuaren berri eman du, José Agustín Arruti Larrunbideri, Santakrutz jaietan egindako harri-jasotzaile emanaldiarengatik dirulaguntza ematen diona.

Gobernu Batzordeak berretsi egin du dekretua.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Enrike Noaini, Mancomunidad de Aguas del Añarbe, Añarbeko Urak, S.A.-ren ordezkari gisa, obra lizentzia eta bide publikoa okupatzeko baimena emateko proposamena, Lintzirin errekako saneamendu osagarriaren obrak egiteko, 1. Fasea.

Enrike Noainek MANCOMUNIDAD DE AGUAS DEL AÑARBE-AÑARBEKO URAK, S.A.ren ordezkari gisa, obretarako udal lizentzia eskatu du Sagasti-103; Ipintza-110 eta Itturrin-108 poligono industrialetako bide publikoetan saneamendurako zenbait lan egiteko obretarako, hori guztia LINTZIRIK ERREKAREN SANEAMENDU OSAGARRIAREN PROIEKTUA 1. FASEA izenez aurkeztutako dokumentuaren arabera, burutzeko bi hilabeteko epearekin.

Jasorik utzi nahi da ezen, 1997. urtean Gipuzkoako Foru Diputazioak egin zituela Sagasti eta Itturrin poligono industrialetako estolda nagusiak eraikitzeko obrak.

Aurrerago, Gipuzkoako Lurraldeko uren zerbitzuak jakitera eman zio Añarbeko Uren Mankomunitateari, oraindik ere egiten zirela hondakin uren isurketak erreka horietara eta, hori dela eta, Mankomunitateak isurketa horien inbentarioa egin du eta Lintzirin Errekaren Saneamendu Osagarriaren Proiektu hau, I. Fasea, enkargatu zuen.

Udal teknikariak, txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du

BAT: Enrike Noaini, MANCOMUNIDAD DE AGUAS DEL AÑARBE-AÑARBEKO URAK, S.A.ren ordezkari gisa, eskatutako lizentzia ematea, ondorengo betebehar hauekin:

-Lanak egin aurretik, Lezoko Udaltzaingoarekin hitz egin beharko dute, eskualde hartako trafikoa koordinatzeko helburuz.

-Trafiko eta obra seinaleak jarri beharko dituzte, eta itxiturak eta, oro har, behar diren segurtasun neurri guztia hartu beharko dituzte, obrak egiteko.

-Lezoko Udal zerbitzuek Añarbeko Mankomunitateko zerbitzuei sarritan emandako informazioaren arabera, jakinarazten zaie ezen, Ipintza-110 poligonoan, Ipintza kalean, 29-A zenbakien aurrean, Madelesa enpresatik hurbil, antzinako putzu septiko bat badela, poligono horretako ur zikinei bidea eragozten dielarik, zeren, hori egin zen garaian, eskualde horretan estolda nagusirik ez zegoelako egin baitzen, eta beraz, premiamenduz eskatzen zaie, aipaturiko putzu hori kentzeko behar diren obrak egin ditzatela.

Galde eskeak

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.960.etik 309.961.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna