- AKTA ONARTZEA.
- 1.- Egoki irudituz gero, 2011ko irailaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
- 2.- Papresa SAUk, AOU 25 Papresa eremua urbanizatzeko jarduketa programa onartzeko proposamena (2011H0430001).
- 3.- 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokion 19. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).
- KONTUHARTZAILETZA
- 4.- 41. fakturen zerrenda onartzea (2011KO110008).
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- URJENTZIAZ
- 5.- Udal honetan hutsik dauden 4 administrari plaza betetzeko onartutako oinarrietako 6. eta 9. puntuak aldatzea (2011PE090001)
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2011ko irailaren 20an, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA, ohikoa egiteko xedez udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.
Ez da bileran izan Luis Garrido Corral.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- Egoki irudituz gero, 2011ko irailaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.
Aldaketarik gabe akta onartu egin da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
2.- Papresa SAUk, AOU 25 Papresa eremua urbanizatzeko jarduketa programa onartzeko proposamena (2011H0430001).
PAPRESA SAUk AOU 25 PAPRESA eremua Urbanizatzeko Jarduketa Programa aurkeztu du Lezoko Udalak onar dezan.
Horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: PAPRESA SAUk aurkeztu duen AOU 25 PAPRESA eremuari dagokion Urbanizatzeko jarduketa-programari haserako onarpena ematea, ondorengo baldintzarekin:
1.- “Zonificación Pormenorizada” deritzon I.5. planoan “b” partzela industrialaren ordenazio xehakatua ez dator bat Plan Orokorreko 3. liburukian 25 H.I.U. Papresa eremurako zehazten den kalifikazio xehatuarekin, industria partzela eraikigarri eta ez-eraikigarriaren arteko mugaketari dagokionean. Indarrean dagoen mugaketa Plan Orokorrean jasotzen dena da eta aldatu nahi balitz xehetasun azterlan bat aurkeztu beharko litzateke.
2.- Urbanizazio proiektuan behar bezala justifikatu beharko dira azpiegitura berrien hartuneak eta bereziki ur hornidurarena, proposatzen den Gabiria baserrira doan hodira egindako konexioak ez dirudielako bideragarria. Gainera telekomunikazioa azpiegiturak zehaztu beharko dira ez baitira grafikoki aurkeztu.
3.- Urbanizazio proiektuan Darieta inguruan dauden hiriko espazio libreetarako eta ekipamendu komunitariorako lursailetan Plan Orokorrak ezartzen duen parke publikoa gauzatzeko egin beharreko lanak jasoko dira eta lanok, nahiz exekuzio unitate osoan egin beharrekoek, Lezoko Planeamendu Subsidiarioen 27. Aldaketaren Ingurumenaren Eraginaren Baterako Ebaluazioaren ondorioz ezarritako ingurumen zehaztapenak bete beharko dituzte.
4.- Jarduketa programa izapidetu ahal izateko programak jarduketa integratuari dagokion eremua urbanizatzeko kalkulatzen duen kostuaren % 1eko bermea jarri beharko da administrazioaren kontratuei buruzko legerian onartutako edozein eratan.
BI: Gestio Dokumentua hau jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.
HIRU: Erabaki hau Errenteriako Udalari eta Jarduketak eragindako ondasunen eta eskubideen titularrei jakinaraztea
3.- 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokion 19. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).
U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 19. obra-ziurtapena.
Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Aurkeztutako 19. ziurtapena onartzea, 83.537,18 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99– 666).
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4.- 41. fakturen zerrenda onartzea (2011KO110008).
Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Ontzat hartzea ondorengo faktura zerrenda:
Zbkia/ Nº |
€ |
41 |
83.537,18 |
BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.
Aurreko Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako dekretuak ikusi dira.
Aurrez batzarkide guztien adostasunarekin urjentzia onartu da eta gai zerrendan ez dagoen ondorengo gaia eztabaidatu eta erabaki da.
5.- Udal honetan hutsik dauden 4 administrari plaza betetzeko onartutako oinarrietako 6. eta 9. puntuak aldatzea (2011PE090001)
Tokiko Gobernu Batzarreak 2011ko uztailaren 26an eta 29an egindako bilkuretan, Udal honetan hutsik dauden 4 administrari plaza lehiaketa-oposaketaz betetzeko, oinarriak onartu zituen.
2011ko irailaren 15ean, Administrazio Erregistroaren eta Toki Arabidearen Zuzendariaren idatzia jaso dugu, onartutako oinarriei hurrengo oharpen hauek eginez:
1.- Seigarren oinarriak aipatzen duen 994/1999 Errege Dekretua, 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzeko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak indargabetzen duela.
2.- Oposizio faseko laugarren ariketako zati bat, elkarrizketa pertsonala egitea, ezin duela proba kanporagarria izan.
Guzti horregatik, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko uztailaren 26an eta 29an onartu zituen oinarrietako hurrengo puntuak aldatzea:
- Seigarren puntua (Norberen datuak), “ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua” dioen tokian, “15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzeko eman zen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua” jartzea.
- Bederatzigarren puntua (Oposizio fasea), laugarren ariketan ez da elkarrizketa pertsonalik egingo.
BI: Aldaketa hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.508tik 930.511ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.