2011ko urriaren 18ko akta

Lezon, 2011ko urriaren 18an, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA ohikoa egiteko xedez udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Luis GarridoCorral ez da bileran izan.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko urriaren 4an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

KIROLA

2.- 2011 urteko aurrekontuari dagokion Lezoko Kirol Entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntza onartzeko proposamena.

2011ko irailaren 6an Tokiko Gobernu Batzarrak onartu zituen “2011 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak arautzen duten oinarri arau espezifikoak”.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24ean argitaratu ziren oinarriak eta dirulaguntza deialdia.

Eskaerak aurkezteko epean zazpi kirol entitatek egin dute bere eskaera. Udal kirol teknikariak aztertu ditu, batzorde ebaluatzailea bildu da eta entitateei dirulaguntza proposamenaren berri eman zaie.

Guzti horiek kontutan izanik, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 2011/2012 ikasturteari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdia dela eta jasotako eskaerak onartzea.

BI: Jasotako diru-laguntza eskaerei erantzunez eta arautegian jasotakoari jarraituaz, honako diru-laguntzak luzatzea.

Allerru Futbol Taldea 18.299,85 €

Allerru Saski Baloi Taldea 2.618,37 €

Allerru Judo Taldea 1.531,59 €

Allerru Areto Futbola Taldea 1.711,51 €

Allerru Txirrindulari Eskola 2.684,71 €

Allerru Pilota Taldea 2.285,68 €

Oarsoaldea Igeri Taldea 868,27 €

HIRU: Pleguetan jasotakoaren arabera diru-laguntza luzatzea.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

3.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, urriaren 4az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.530tik 930.531era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna