2012ko otsailaren 21ko akta

Lezon, 2012ko otsailaren 21ean, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA egiteko xedez, udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarte, alkatea eta Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Mikel Arruti Salaberria batzarkideak bertan direlarik.

Ez da bileran izan Luis Garrido Corral batzarkidea.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2012ko otsailaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Centrok Valve Control, S.L.ri obra eta jardueraren lizentzia emateko aldeko proposamena

Limpiezas Eguzki S.L.k eskaturik, Jaizkibel Hiribidea 1, 1 lokalerako, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurraldeko Departamentuak erabaki duenaren arabera, Limpiezas Eguzki S.L.ri obra eta jarduera lizentzia ematea, ondorengo baldintzekin:

Aurkeztutako proiektuan agertzen diren banaketak eta erabilpenak bete behar dira, baita ere osatu beharko dira agertzen diren zuzenketa neurriak.

Produktu fitosanitarioak eta oro har, produktu kimikoen biltegiratzea ustiategirako behar-beharrezkoa denera mugatuko da, horiek erabiltzeko garaian segurtasun arauak eta arau higieniko-sanitarioak bete beharko dira beti.

Zuzenketa neurriak jarri ondoren eskatu beharko da, lokaleko udal irekiera lizentzia, horretarako ziurtagiri teknikoa aurkeztu beharko da, jakinarazten bete direla zuzenketa neurriak.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Limpiezas Eguzkiri jardueraren lizentzia emateko proposamena (2010H0050015).

Limpiezas Eguzki S.L.k eskaturik, Jaizkibel Hiribidea 1, 1 lokalerako, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurraldeko Departamentuak erabaki duenaren arabera, Limpiezas Eguzki S.L.ri obra eta jarduera lizentzia ematea, ondorengo baldintzekin:

Aurkeztutako proiektuan agertzen diren banaketak eta erabilpenak bete behar dira, baita ere osatu beharko dira agertzen diren zuzenketa neurriak.

Produktu fitosanitarioak eta oro har, produktu kimikoen biltegiratzea ustiategirako behar-beharrezkoa denera mugatuko da, horiek erabiltzeko garaian segurtasun arauak eta arau higieniko-sanitarioak bete beharko dira beti.

IDAZKARITZA

4.- Foru Kontratazioaren Zentralak funtzio anitzeko ekipoak hornitzeko eta mantentzeko zerbitzua, C gasolioa eta gas naturalaren horniketak kontratatzeko egingo dituen kontratu esparru akordioetara (kontratazio markoetara) atxikitzeko proposamena (2012ID490001, 2012H0500001, 2012H0500002).

Udalaren osoko bilkurak 2011ko maiatzaren 18an egindako bilkuran onartu zuen Foru Kontratazioaren Zentralari atxikitzea, otsailaren 23ko 3/2011 Dekretu Foralaren agindutakoaren arabera horretarako hitzarmena onartuz.

Hitzarmen horren ondorioz Foru Kontratazio Zentralak funtzio anitzeko ekipoak hornitzeko eta mantentzeko zerbitzua, C gasolioa eta gas naturalaren horniketaren kontratazioan parte hartzeko esparru akordioa egitea proposatu du.

Udal zerbitzu teknikoak interesgarritzat iritzi diote lehenengo bi esparru akordioetara atxikitzea, ez ordea gas naturalaren horniketarako esparru akordiora, urtero oso gastu txikia egiten delako (600 € inguru).

Horregatik alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Funtzio anitzeko ekipoak hornitzeko eta mantentzeko zerbitzua eta C gasolioaren horniketa kontratatzeko Foru Kontratazioaren Zentralak bideratuko duen esparru akordiora atxikitzea onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Gai hau aztertu ondoren Eneko Lartigek bileratik alde egin du.

PERTSONALA

5.- Udal langile batek lan murrizketa luzatzeko egindako eskaria onartzeko proposamena (2012PE100004)

Elixabet Odriozola Urdanpilletak, 2012ko otsailaren 13an aurkeztutako idatzian, 2006ko iraila geroztik duen lan murrizketa, 2012ko otsailaren 9an hasi eta 2012ko irailaren 8ra bitarte luzatzea eskatu du.

Lan murrizketa, bere semearen zaintzarako eskatu du, eta jornadaren %60koa izango litzateke. Dena den, astean zehar lana egin beharreko orduak batu eta bi egunetan jornada osoz lana egitea eskatzen du, astelehen eta astearteetan.

Eskaria aztertuta, aurreko eskaeretan Pertsonal Teknikariak egindako txostena ikusi da . Kontutan izan da ere lau administrari postu betetzeko egiten ari diren oposaketaren bukaera apirilerako aurreikusten dela eta horrek eragingo dituen aldaketak. Guzti horregatik egoki ikusi da bere lan jornadak bi baino gehiago izatea.

Horregatik Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea Elixabet Odriozola Urdanpilletak bere semearen zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo zehaztasunekin:

Hasieran, astean bi lan egunetan, astelehen eta asteartean, lan egingo du (egunean 7 ordu). Alkate dekretuz lan jornadak aldatu ahal izango dira zerbitzu beharren arabera.

Lau administrarien oposaketa bukatu bitarte, Udaltzaingoan emango ditu bere zerbitzuak, egun duen lana eta soldata mailarekin.

Lan-murrizketa, %60koa izango da, 2012ko otsailaren 9tik irailaren 8a bitarte iraungo du.

BI: Lan murrizketa irauten duen bitartean, Informazio Bulegoan Elixabet Odriozolaren ordezkapena bete egingo da.

HIRU: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako alkate eta zinegotzi delegatuen ebazpenak ikusi dira.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930592tik 930596ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna