2012ko urtarrilaren 24ko akta

Lezon, 2012ko urtarrilaren 24an, asteartean, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA ohikoa egiteko xedez, udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarte, alkatea eta Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Mikel Arruti Salaberria eta Luis Garrido Corral batzarkideak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2012ko urtarrilaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

PERTSONALA

2.- Udaltzainen eta Brigadako 2012. urteko lan egutegiak onartzea (2011PE060003).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2011/11/29 egindako bilkuran, Lezoko Udaleko 2012. urteko lan egutegi orokorra onartu zuen, eta baita, udal departamentu ezberdinetako zenbait egutegi ere.

Onartzeko falta zirenak, udaltzaingoarena eta brigadako langileenak ziren.

Aipatu lan egutegiak dagoeneko prest daudenez, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Udaltzaingoaren eta brigadako langileen 2012. urteko lan egutegia onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Lokal komertziala etxebizitza bihurtzeko obra baimena (2011H0030009).

Gemma Lopetegi Muguruzak, Donibane kaleko 12an kokatzen den lokalaren erabilera etxebizitzara bihurtzeko obra baimena eskatu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Gemma Lopetegi Muguruzari, Donibane kaleko 12an dagoen lokala etxebizitzan bihurtzeko burutu beharreko lanentzat obra baimena ematea, honako baldintza hauek bete beharko direlarik:

  • Ur-kontagailua jarri baino lehen uretako udal zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta bere kokapena.
  • Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eskatu beharko da eta horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuan erabilera aldaketa egin dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da. Era berean sukalde eta bainugelako aireztapena proiektuan bezala egin dela eta modu egokian funtzionatzen duela adierazten duen instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

BI: Obra baimenagatik ordaindu beharreko tasa 513,73 euro dira eta obren gaineko zerga berriz, gauzatze materialeko aurrekontuaren %5a, hau da, 48.051,51 euroko aurrekonturekiko 2.402,58 euro. Guztira 2.916,31 euro.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Obra baimena biltegi lurperatua egiteko (2010H0020006).

Emiliano Manterola Olaizolak Patxiku-Enea Erretegiaren izenean (B20793931) Patxiku-Enea erretegian biltegi bat egiteko obra baimena eskatu zuen 2010eko martxoaren 9an (erregistro sarrera zenbakia 988). Eskaerarekin batera Alvaro Alberdi Orueta ingeniariak sinatzen duen gauzatze proiektua aurkezten da, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko 2010eko otsailaren 25eko oniritzi zigilua daramana eta gauzatze materialaren aurrekontua 21.869,42 euro izanik.

2010eko maiatzaren 10ean udaleko arkitekto aholkularia zen Ray Mendiburuk Plan Orokor berria egiten ari zela-eta lurzoru urbaniza ezin orotako onarpen eta lizentzia mota guztiak bertan behera zeudela argudiatuz ezezko txostena egin zuen. Honela jakinarazi zitzaion 2010eko maiatzaren 18ko jakinarazpenean.

2010eko ekainaren 15ean helegitea aurkeztu zuen Emiliano Manterola Olaizola berak (erregistro sarrera zenbakia 2217). Helegite honetan Plan Orokor berriak biltegia egitea baimentzen zuela adierazten da.

2011ko ekainaren 22an (erregistro sarrera zenbakia 2092) dokumentazio osagarria aurkeztu zen. Aurreikusi ez zen iragazgaiztasunari dagokion gauzatze materialaren aurrekontua 2.807,54 euro dira eta honenbestez gauzatze materialaren aurrekontu orokorra 21.869,42 + 2.807,54 = 24.676,96 euro izango dira.

Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen behin-betikoz 2010eko abenduaren 21an eta akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2011ko urtarrilaren 7an. Testu bateratua 2011ko abenduaren 23an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta ondorioz indarrean dago guztiz.

Udal arkitektoaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Emiliano Manterola Olaizolari, Patxiku-Enea Erretegiaren izenean, aipatutako lursaileran biltegi lurperatua egiteko lizentzia ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.233,85 euroordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Orkidea tabernari irekitzeko lizentzia emateko proposamena (2006H0050006).

Jesus Maria Erice Elio, Orkidea Tabernaren izenean, lizentzia eskatu du Aizkorri kaleko 2. zenbakian dagoen aipatutako taberna irekitzeko.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Jesus Maria Erice Eliori, Orkidea Tabernaren izenean, Aizkorrik aleko 2. zenbakian dagoen aipatutako taberna irekitzeko lizentzia ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

6.- Lezoko Famili eskuhartzea programaren kontratazio espedientea hastea (2011GZ160001).

Familia eskuhartzea programa-lizitazioa 2012 esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Jarraipenezkoak diren 4 eskuhartzeak urtarriletik aurrera banaka adjudikatzea, eta orain arte lan egin den profesional edo gabinete berberari, eta esleipen prozesua bukatzen den arte egitea..

BI: Lizitazio berria urte baterako ematea, eta prezioa 29.200€ (BEZ-a barne) izatea.

HIRU: Lizitazioa egiteko prozedura honako hau izatea: negoziatua iragarkirik gabe

LAU: Lizitazioa egiteko pliegu teknikoak eta administratiboak onartzea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketa zerbitzuaren kontratazioa luzatzea urte betez (2012GZ170001).

Txosten teknikoa ikusirik eta administrazio klausula partikularra azterturik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Gure Amets elkarteari kontratua beste urte betez luzatzea, 2012ko urtarrilaren 1tik 2012ko abenduaren 31ra.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea: 49.152€ (AD-6)

HIRU: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako alkate eta zinegotzi delegatuen ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.573tik 930.577ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna