- Egoki irudituz gero, 2016ko ekainaren 27an egindako bilkurako akta onartzea.
- Musika Eskolako bulegoko lan egutegia onartzeko proposamena (2016PE100001).
- Udal langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentzia onartzeko proposamena (2016PE100003)
- Arditurri Bidani S.L.ri H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean eraikitako 6 etxebizitza eta garajeentzat lehen erabilera baimena emateko proposamena (2016HO30001).
- Herritar bati Etxez-etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2016GZ010005).
- Alkatearen erabakien kontu ematea.
Lezon, 2016ko uztailaren 11n, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacaren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).
Irlentz Ortega Ugalde ez da bileran izan.
Idazkari lanetan Aitor Iztueta Garaikoetxea aritu da.
AKTA ONARTZEA.
-
Egoki irudituz gero, 2016ko ekainaren 27an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta aldaketarik egin gabe onartu da.
PERTSONALA
Xanti Espina Anduezak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2016/2017. ikasturteko bulego egutegiaren proposamena aurkeztu du.
Aurkeztutako lan egutegiak egun udalean dagoen Udalhitz hitzarmenak ezarritako baldintzen arabera egina dago.
Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU;
BAT: Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2016/2017. ikasturteko bulegoko lan egutegia.
BI: Akordio honen berri ematea interesatuei.
Musika Irakaslea den I.A.I.k, 2016ko uztailaren 4an aurkeztutako eskabidean, 2016/2017 ikasturterako borondatezko lan eszedentzia eskatu du.
Gure lan konbenioaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak hortarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.
Musika Eskolako Zuzendariak, eskariaren berri du eta bere oniritzia eman dio Idoia Arruabarrena Izagirrek egindako eskariari.
Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea I.A.I.k 2016/2017. ikasturterako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.
BI: Lan eszedentzia, 2016ko irailaren 1ean sartuko da indarrena, eta 2017ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.
HIRU: Musika irakasle bat kontratatzea egun beste zenbait musika eskolekin amankomunean dugun lan poltsatik I.A.ren ordezkapena egin dezan 2016/2017an kurtsoan.
LAU: Akordio honen berri ematea interesatuei.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
-
Arditurri Bidani S.L.ri H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean eraikitako 6 etxebizitza eta garajeentzat lehen erabilera baimena emateko proposamena (2016HO30001).
Gorka Zinkunegi Zabalekuk, Arditurri Bidania S.L. enpresaren izenean, H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean, etorkizuneko Aralar kaleko 15 zenbakian eraikitako 6 etxebizitza eta garajeentzat lehen erabilera baimena eskatu zuen 2016ko uztailaren 5ean (erregistro sarrera zenbakia 1746). Horretarako Guillermo Otaegi Zalakain arkitektoak sinatzen duen obra amaierako dokumentazioa aurkeztu du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2016eko uztailaren 4eko oniritzi zigilua darama, eta azken kitapena 550.476,39 euro direlarik.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,
Hirigintza eta Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuak Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: ARDITURRI BIDANIA S.L. enpresari, H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean, hots, Aralar kaleko 15 zenbakian eraikitako 6 etxebizitza eta garajeentzako lehen erabilera baimena ematea.
Garajetik atarira igotzeko oinezko bidea garajeko erabiltzaile guztientzat (eraikinean bizi ala ez) erabilgarri geratu beharko dela gogora arazten da, larrialdietarako irteera baita.
BI: Hondakinen kudeaketari dagokion obra amaierako txostenik ez da aurkeztu, eta ondorioz, ez da horretarako jarri zen bermea itzuliko, harik eta dagokion dokumentazioa aurkezten den arte.
HIRU: Garajeen jarduerari dagokionez, ez da oraindik aurkeztu jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa, eta ezta dagokion teknikoak sinatu behar duen egiaztatze teknikoko ziurtagiria ere.
Honenbestez, ezingo zaio jarduera horri ekin aipatu dokumentazioa aurkeztu bitartean.
LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.375,00 euro ordaindu beharko ditu.
GIZARTE ZERBITZUAK
Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko M.A.Ok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar hoenk ERABAKI DU:
BAT: M.A.Ori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua, astean zehar hiru egunetan ordu betez emango da atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.
BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 2,83€ orduko izango da.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko ekainaren 27az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
GALDE ESKEAK
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 09:40an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243169tik 1243171a eta 1243173 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot alkatearen oniritziaz.