2023ko Umore Azokako Epaimahaiak Aipamen Berezia ematen dio Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, “Geure(R)a” ikuskizunagatik, “zuzeneko musikaren, irudiaren eta dantzaren arteko fusio koordinatuagatik” eta “historian zehar emakumeen oroimena zalantzan jarri eta lekualdatzen duen hari poetikoagatik. Bere dramaturgiak emakumeen inguruko memoria zalantzan jartzen du, eta gaur egun plantea daitekeen galdera batekin amaitzen da: Nortzuk diren gaur egun sorginak? Eta nortzuk dira zapaltzen dituztenak”.
Geure(R)a naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duena. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.
Antzina-antzinatik, emakumeak elkartu egiten ziren, ez bakarrik eguneroko lanak egiteko, baita beren arteko konpainiaz gozatzeko, ondo pasatzeko eta, aldi berean, beren ezagutzak eta esperientziak trukatzeko ere.
Errealitate hori baina, ez dute pertsona orok ondo ikusi, askatasun eta ezagutza hori mehatxutzat hartzen baitzuten beren status quorako. Horregatik, XVI. mendean, gure historiako gehiegikeria eta hilketa gordinenetako batzuk gertatu ziren, batez ere emakumeen kontra.
Zalantzarik gabe, gaur egun Europako eta munduko herrialde askotan gertatzen dena pentsamolde horren ondorioa da oraindik. Errespetuarekin, askatasunarekin eta tolerantziarekin talka egiten duen pentsamoldea.