Akrobaziaren munduak bere baitan “normaltzat” duen “perfekzioaren” bilaketan aurkitzen dira bi akrobata eszenatoki batean. Bide horretan oztopo izango diren, ezadostasunek, arazoek eta enpatia faltak, sentitzen direna eta besteek beraiengan ikusten dutenaren artean dagoen aldea aztertzera eramango ditu. Nola identifika gaitezke erakusten dugunaren eta garenaren artean?Aske bizi dugu geure nortasuna? Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi ditugun,gurasotasun, edo identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku diziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen pieza da mikra.
FITXA ARTISTIKOA
- Zuzendariak: Amancay Gaztañaga Sagarzazu,Iraia Elias Muniain
- Akrobatak: Irati Gonzalez Jaimerena,Koldo Arakistain Irazusta
- Iraupena: 40 min – Publiko mota: adin guztiak
- Generoa: zirku garaikidea. Binakako akrobazia lurrean eta trapezioan, oihalak, antzerkia eta dantza
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.