Eraldaketari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko jolasa da Transir.
Zirkuan, egunerokoan bezala, bizitza dugu jokoan. Ez dugu heriotza baino gauza seguruagorik. Zoriontsuak, mugagabeak eta natura kontrolatzeko gai garela uste izan dugu. Gure giza izaera, azkenean hil egingo garela, dena amaitzen dela eta dena ez dagoela gure esku onartzeak, agian, orainaz, garenaz, sentitzen dugunaz eta nahi dugunaz pentsatzeko aukera emango digu.
Horrek bizitza osoagoa nolakoa izango litzatekeen erakutsiko digu.
Rojo Telón konpainiaren hirugarren proiektua da Transir. 2022 eta 2023 arteko sormen prozesuaren emaitza da. Zirkuaren hizkuntzari (aireko akrobaziak eta akrobazia bertikalak) zuzeneko musika gehitu zaio, Marta Alonso Tejada zuzendari artistikoarekin eta Pablo Reboleiro zuzendari laguntzailearekin batera.
Eszenaratze arina, umore tonuan, kalerako eta aretorako, zirkuko aireko egitura baten lau hanken artean.
Fitxa artistikoa:
- Interpreteak: Ana Cuervas, María Salmerón, Xandra Arostegui eta Begoña Peñaranda
- Zuzendaritza artistikoa: Marta Alonso
- Zuzendari laguntzailea: Pablo Reboleiro
- Laguntza eta ekoizpena: Artaide Elkartea
- Jantziak: Eva eta Yoli Urkiza
- Musika ekoizpena: Xandra Arostegui
- Publikoa: publiko guztientzat
- Iraupena: 50’