Oarsoaldean udan egiteko kirol jarduera anitza 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzat
UDA 2026 Kirol Kanpaina lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak antolatu eta bultzatu du aurreko urteetako arrakasta ikusita. Elkarlan honen helburuak, besteak beste, hauek izan dira: lau udalen baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea. Aurreko urteetan bezala, 16 urtetik gorakoentzat zuzendutako jarduerek ere izango dute lekua.