Multikirola da bidea: probatu gabe ez dago jakiterik
Maiatzaren 11tik 22ra zabalik izango da 2026-2027 ikasturteko Eskola Kirolean izena emateko epea
Maiatzaren 11tik 22ra zabalik izango da 2026-2027 ikasturteko Eskola Kirolean izena emateko epea
Maiatzean Oarsoaldeko kaleak berriro ere pausoz beteko dira. Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaiako udalek herritarrak II. Mugiment Pausu Erronkan parte hartzera animatu dituzte, egunerokoan gehiago mugitu eta ohitura osasungarriak sustatzeko helburuarekin.
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Saio hauek 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, Kuadrillategin edo gazteei zuzendutako bestelako egitasmoetan parte hartzen duten Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerrietako gazteentzat.
UDA 2026 Kirol Kanpaina lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak antolatu eta bultzatu du aurreko urteetako arrakasta ikusita. Elkarlan honen helburuak, besteak beste, hauek izan dira: lau udalen baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea. Aurreko urteetan bezala, 16 urtetik gorakoentzat zuzendutako jarduerek ere izango dute lekua.
Eskuko telefonoarekiko mendekotasunaz eta ustekabean txertatzen dizkiguten bestelako mendekotasun edo joerei buruzko tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen hiru asteetan. Maitane Ormazabal psikologo eta adituak emango ditu “Sakelako telefonoarekiko mendekotasuna" izeneko tailerrak apirilaren 22tik maiatzaren 7ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
Eskualdeko frutategi eta barazki-dendetan euskararen presentzia sustatzeko lanketa aurkeztu dute udalek
Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko hautuak saria du. Parte hartu zozketan.
Joan zen ostiralean izan zen Agustinak Zentroan ENPATIKONOMIA jardunaldia, eta bertaratuek euskara gure bizimoduan, enpresetan eta gizartean errotzeko ideiak eta esperientziak partekatzeko aukera izan zuten. Enpatikonomiak ekonomia egiteko beste modu bat proposatzen du: enpresen jardueran pertsonak eta ingurunea kontuan hartzea, enpatiaz jardunez. Jardunaldian ikuspegi eta adibide ugari partekatu ziren norabide horretan.
Gazteak teknologia berrietan euskaraz ari daitezen bilatzen duen Asmazank! lehiaketa egingo dute aurten ere eskualdeko gazteek.