Gabonetan, lau pelikula euskaraz

Ar, 2013-12-24 10:30

Haurrentzako lau filma eskainiko dira Gezala Auditorioan abenduaren 26tik aurrera

Gabonetako programazioaren baitan, Gezala Auditorioan lau filma eskainiko dira, guztiak ere euskaraz eta doan. Lehena, abenduaren 26an izango da, 16:30ean. Abenduaren 29an eta urtarrilaren 2an eta 4an izango dira besteak, ordu berean.

Lauretan lehena, abenduaren 26koa da: Hanburgesa zaparrada; Abenduaren 29an, Hiru Mosketariak ikusteko aukera izango da; urtarrilaren 2an, Monster House; eta azkena, urtarrilaren 4an, Dr. Dolittle.

Haur jolasak

Pelikula emanaldiekin batera, egun horietako programazioa haur jolasekin osatuko da. Filma amaitu ondoren izango dira, Lezo Herri Eskolako patioan.