Euskal Herriko atlas sozio-ekonomikoa

Og, 2014-07-10 13:33

Udalak eta Gaindegiak sinatutako hitzarmenari esker web gunean ikusgai dago

Lezoko Udalak eta Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, Udaleko web gunean Euskal Herriko atlas sozio-ekonomikoa bisita daiteke.

Atlasean demografia, ekonomia, gizartea eta inguruko gaiak daude aztergai, Lezoko datuak barne: biztanleria, dentsitatea, ekintzailetasun industriala, barne produktu gordina, emakumezkoen langabezia tasa erregistratua, etxebizitza kopurua, artifizializatutako lur-azalera... 

Orokorrean, Euskal Herria zertan den ezagutu nahi duen ororentzat da Atlasa. Hala ere, erreminta interesgarria da ikasle zein irakasleentzat, bereziki datuekin bere egunerokoan lan egiten duten guztientzat.

Atlasak aukera asko ematen ditu, besteak beste, datuak kontsulta daitezke, hauek deskargatu eta erabilera propioa eman informazioari, mapak kontsultatu, grafikoak ikusi, denbora lerroak interpretatu, Euskal Herria munduko testuinguruan aztertu edo-eta kokatu.

Arloa edo saila