Bihar ez da Kantujirarik izango

Or, 2016-07-15 11:49

Udako oporren ondoren, irailaren 17an, itzuliko da herriko kaleetara

Kantujira ekimena oporretan da. Hori dela eta, uztaileko eta abuztuko hirugarren asteburuetan egitasmoak ez ditu herriko kaleak alaituko. Ondorioz, Euskal Herriko txoko guztietan kantatu diren abestiez gozatu nahi duen orok irailera arte itxaron beharko du. Udako oporren ondoren, irailaren 17an, itzuliko da Kantujira herriko kaleetara.