Langabetuak margo lanetan

Ar, 2012-05-15 09:00

Urte hasiera ezkero, lanik gabe zeuden hiru margolari udalaren eraikin ezberdinak margotu eta txukuntzen ari dira.

Hiru lan-kontratu horiek Oarsoaldea Garatzeko Agentziaren programa bati esker egin dira. Programa horren helburua da denbora luzez langabezian dauden pertsonei lana aurkitzen laguntzea.

Ekaina arte lanean

Hainbat lan egin dituzte jada eta ekaina arte jarraituko dute.

Besteak beste, kiroldegiko pista, musika-eskolako, haurtzaindegiko eta herri eskolako gelak eta udaletxeko, liburutegiko, hirigintzako eta kultura aretoko korredoreak margotzen ari dira. Eraikinetan ez ezik, kalean ere izango dira lanean; barandak, kaleko eserlekuak, zabor ontziak eta kale nagusiko etxeen izenen egurrezko izendegiak margotuko dituzte.

Arloa edo saila