Martxorako beste autodefentsa ikastaroa

Al, 2014-02-24 10:00

Hamasei urtetik gorako emakumei zuzendutako hiru saioa egingo dira, hiru larunbatetan: 8an, 15ean eta 22an

Lezoko Udalak antolatuta, emakumeei bideratutako beste autodentsa ikastaroa izango martxoan. Hiru larunbatetan egingo da: 8an, 15ean eta 22an. Bekoerrota kiroldegian izango da, eta saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du, 11:00etatik 13:00etara.

Hamasei urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago, eta ikasle kopurua mugatua da. Izen-ematea kiroldegian edo-eta Udaleko Ongizate sailean egin daiteke –partehartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu–.

Helburuak eta teknikak

Ikastaroaren helburuak ondorengoak dira: defentsa pertsonalaren oinarrizko edukiak lantzea; autoestima eta autokonfidantza indartzea; erasoen aurrean eraginkorki erreakzionatzen ikastea eta arrisku egoerak saihesteko ohitura egokiak ikastea.

Ikastaroan hainbat teknika landuko dira: gorputzeko hainbat atalen erabilera, egoera zailetatik ihes egiteko teknikak edo-eta oinarrizko puntuen ikasketa.

Arloa edo saila