Gizarte parekidearen alde lanean

Og, 2014-03-06 18:30

Lezoko, Errenteriako, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek adierazpen instituzionala onartu eta martxoaren 8ko ekimenen berri eman dute

Ainhoa Zabalo, Amaia Agirregabiria, Garazi Lopez de Etxezarreta eta Eider Mitxelenak, eskualdeko lau Udalak ordezkatuz eta hauetako bakoitzean Berdintasun sailaren ardura dugun hautetsiok, martxoaren 8aren harira adierazpen instituzional onartu dute, eskualdeko lau udalok jendarte parekidearen alde hartuta dugun konpromisoa adierazteko. Gure gain hartua dugu Euskal Herria feminista eraikitzeko konpromisoa:

Irakurri hemen adierazpen instituzionala.

Lezon, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dira. Hona hemen egitaraua:  

  • Martxoak 3-8: Gaxuxa Elkarteak egindako lanen erakusketa Kultur Aretoan. Astelehenetik ostiralera, 10:00-12:30 eta 17:00-19:30. Larunbatean, 10:00-12:30.
  • Martxoak 7: Bideo-foruma Gezalan (18:30). La fuente de las mujeres. Doan.
  • Martxoak 8, 15 eta 22: Autodefentsa ikastaroa.
  • Martxoak 8: Kafe-tertulia eta trikipoteoa (17:00etan eta 19:00etan).
  • Martxoak 8. Afaria Aiton Borda elkartean. Txartelak elkartean erosi behar dira; azken eguna ostirala da. Prezioa: 15 euro.

Eskualdeko deialdia:

  • Martxoaren 8an 13:00etan Errenterian manifestazioa: “Gure gorputza gure erabakia”.
Arloa edo saila