Bideoa: Lezo eta berdintasuna

Ar, 2016-06-28 08:52

Ostiralera arte egongo da ikusgai Kultura Aretoan 

“Lezo eta berdintasuna” bideoa, aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako Lezon grabatu zen ikus-entzunezkoa da. Bertan, gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko aldarrikapena egiten dute lezoarrek. Bideoko protagonista nagusiak herritarrak bilakatzen dira.

Gaur, hilak 28, Kultur Aretoko pantaila handian proiektatuko da eta ostiral arte egongo da ikusgai.

Gidoia eta zuzendaritza: Amparo Saldaño
Laguntzaileak: Gemma Estevez, Izaskun Arrondo eta Odile Artano.
Iraupena: 14 minutu eta 29 segundo 

Arloa edo saila