Baratza parkean libre zegoen baratza esleitu da

Ar, 2013-11-19 13:44

Itxaron zerrendan mugimenduak izan dira eta une honetan sei lagun daude bateren bat noiz libratzen den zain

Lezoko Udalak kudatzen duen Baratza Parkeko 64 baratzak esleituta daude momentu honetan. Joan den astean, hain zuzen, orain dela aste batzuk libre geratu zen baratza esleitu du Udalak. Mugimendu horren ondorioz, itxaron zerrendan aldaketak izan dira, eta egun, sei lagun daude baratza bat libre noiz geratuko den zain.

Udaleko Ingurumen sailetik gogorarazi dute aukera dagoela Baratza parkeko itxaron zerrendan izena emateko. Horretarako, eskaera orria aurkeztu behar da Udaletxeko Erregistro Nagusian. 

Arloa edo saila