Edukiontzi urdin komunitarioaren ezarpena

Al, 2014-06-23 10:47

Lezoko Udalak deialdia egin du papera eta kartoia edukiontzi komunitarioaren bidez biltzeko

Atez ateko prozesuan zehar iragarri zen bezala, material hauek biltzeko 240 litroko edukiera duten edukiontzi urdinak (0,58 x 0,72 x 1,06) eskuratu ditu Udaletxeak. Euren proposamena edukiontzi hauek komunitateko sotoetan, garajetan zein hondakinen gelatan kokatzea da. Hondakin atal hau jasotzea tokatzen den egunean, edukiontzia kanpoaldean utzi beharko da ezarritako ordutegiaren barne.

Komunitateak doako sistema hau jarraitu nahi izanez gero, eskaera egin beharko du atez ateko bulegoan. Eskaera egiterako orduan, bizilagun guztien adostasun agiria aurkeztu beharko da edukiontziaren kudeaketa komunitatearen esku egongo baita. Dena den, erabilpen okerra ematen zaiola ikusiz gero, Udalak edukiontzia berreskuratu ahal izango du.

Bestalde, atez ate zerbitzuak urte bete egin duela kontuan izanik, Udalak eskerrak eman nahi dizkie lezoar guztiei egin duten esfortzuarengatik. Orokorrean, urte honen balantzea positiboa izan da, baina zerbitzua hobetzea posible denez, Udalak ondorengo puntuak gogorarazi nahi dizkie bizilagunei:

  • Organikoa ateratzeko kuboa erabiltzea beharrezkoa da. Poltsa konpostagarria erabiltzea, berriz, aukerakoa. Plastikozko poltsa erabiliz gero, irekita utzi behar da kubo barruan.

  • Papera errafiazko poltsa urdinean atera behar da.

  • Konpresak eta pardelak egunero atera daitezke errafiazko poltsa grisean. Higiene kontuagatik lehenengo plastikozko poltsa batean sartu eta ondoren errafiazko poltsan, mesedez.

  • Arropa botatzeko edukiontzi bereziak Aralar eta Donibane kaleetan daude kokatuta. Oihalezko materialak ere bota daitezke bertara, betiere zikinak ez badaude.

  • Obra hondakinak garbigunera eraman behar dira. 

Arloa edo saila