Donostia klasikoa uztailaren 30ean Jaizkibeletik

Az, 2011-07-27 09:55

Urtero bezala aurten ere Donostia Klasikoa Jaizkibeletik pasako da. Aurten bi bider igoko du mendia.

Lehenengo txandan txirrindulariak Lezotik 14:50-15:13 bitartean pasatzea aurrikusten da, abiaduraren arabera. Bigarren aldiz berriz, 15:47-16:15 bitarte.

Beraz, Lezon errepidea moztuta egongo da, txirrindulariak pasa baino 15 minutu lehenago. Hau da, 14:35etan eta 15:32etan. Behin txirrindurariak pasatuta errepideak berriz ere zabaldu egingo dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri udaltzaingoarekin harremanetan (943 524003-629434847)

Bestela, www.clasica-san-sebastian.diariovasco.com

 

Arloa edo saila