Oarsoaldea eskualdeko Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo Udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertzearren, martxoan proba bat egingo dute udal horien instalazioetan.
Horrela, Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuen instalazioetako abonatuek, eta baita Trintxerpeko kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuek ere, Errenteriako (Galtzaraborda eta Fanderia), Oiartzungo (Elorsoro) eta Lezoko (Altzate) igerilekuak erabili ahal izango dituzte, osagarririk ordaindu gabe. Igerilekuetarako sarbidea BAKARRIK izango dute; ez dute aukerarik izango instalazioetan egiten diren igeriketa-ikastaroetan parte hartzeko, ez eta instalazioetako gainerako gune, erabilera eta jarduerez gozatzeko ere.
Instalazioetara sartzeko, ezinbestekoa da abonatu-txartela erakustea.
Proba honen helburua da eskualdeko herritarren beharrak eta erabilerak aztertzea, haien interesei elkarrekin erantzun ahal izateko.