Ia 200 judoka izango dira kiroldegian

Or, 2013-01-25 13:31

Larunbateko txapelketa junior mailan Gipuzkoako txapelketarako kanporaketa saioa izango da; infantilen kasuan, Gipuzkoako sailkapenerako baliagarria.

Infantil mailako 80-90 judokak eta 100 bat judoka juniorrek hartuko dute parte Bekoerrota kiroldegian jokatuko den txapelketan. Urtarrilaren 26an, 16:00etatik 19:00etara izango da Gipuzkoako judo txapelketa.

Gipuzkoako Judo Federazioak eta Allerru K.Eko Judo-Sanbo taldeak elkarlanean antolatu dute jardunaldia. Bekoerrota kiroldegiko pista nagusian txapelketarako espresuki prestaturiko lau tatamitan, aldi berean, lehiatuko dira, kumite eran ia 200 kirolari.

2012.urtean maila eta adin tarte ezberdinetako hainbat judo saio ikusteko aukera izan zen Lezon. Aurtengoan, infantil eta junior mailakoen saioaren ondoren, otsailaren 3an, Alebinen jardunaldiaz gain Gipuzkoako Kadete Txapelketa ere jokatuko da.

Arloa edo saila