Santakrutzetan, pilota partida profesionalak

Ar, 2013-09-03 09:34

Partida nagusian Titin III eta Zubieta Jaunarena eta Merino II.aren aurka lehiatuko dira

Santakrutzetan pilota partida profesionalak ikusteko aukera izango da Bekoerrota kiroldegiko frontoian. Irailaren 15ean, igandea, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Aspek bi partida iragarri baititu bertan: lehenengoan, Aritz Lasak eta Larrinagak Jakaren eta Merinoren aurka jokatuko dute. Eta estelarrean, Titin III.ak eta Zubietak Jaunarena eta eta Merino II.ena izango dituzte aurrez aurre.

Lehenengo aldia izango da Santakrutzetan pilotari profesionalen jaialdia jokatzen dela. Sarrerak dagoeneko salgai daude Bekoerrota kiroldegian eta Kultura aretoan. Prezioa 25 eurokoa da.

Arloa edo saila