Urteko lehena asteartean, hilak 26, egingo da Aralar gunetik hasita goizeko 10:00etan
Datorren asteartean, urtarrilak 26, 2016 urteko lehen jarraipen bisita egingo da auzokonposta guneetara. Aurreko urtean bezala, bisita Elkarrekin21 Ingurumen Aholkularitzako teknikariek egingo dute.
Goizeko 10:00etan hasiko dira jarraipen bisitak, Andreoneko gunean. Ondoren, gainontzeko guneak bisitatuko dira hurrenkera honetan: Aralar, Txulotxo, San Pedro, Lopene eta Altamira –azken hori 14:00ak aldera izango da–.
Laster, urteko jarraipen bisiten egutegiaren berri emango dugu. Bitartean, inork zalantzaren bat izango balu, lezokonposta@gmail.com helbide elektronikora idatz dezake.