Zein da Lezorako nahi duzun kirol eredua?

Al, 2016-02-29 15:39

Martxoaren 4ra arte aukera dago Kirol sailak banatu duen inkesta entregatzeko

Joan den astean iragarri genuen bezala, Udaleko Kirol departamentuak Lezoko kirolaren eta jarduera fisikoaren inguruan inkesta zabaldu du, herritarrek euren iritzia eman dezaten. Bi gai hauen inguruko iritziak jasoko dira:

  1. Jarduera fisikoa eta kirola egiteko espazioen birrantolaketaren azterketa.
  2. Jarduera fisiko eta kirolaren eskaintzaren azterketa herrian.

Inkesta-orriak entregatzeko azken eguna martxoaren 4a da eta etxebizitza guztietara banatu dira. Inkesta-orriak bete ondoren Udaletxean, Bekoerrota kiroldegian, Altzate igerilekuetan, Andreone liburutegian, Anbulatorioan, Aiton Bordan eta Musika Eskolan utzi diren kutxetan entrega daitezke. Bertan, inkesta gehiago utzi dira herritarren eskura.

Internet bidez ere bete daiteke inkesta; Udaleko webgunean dago, PDF betegarri formatuan. Inkesta deskargatu, bete eta kirola@lezo.eus helbidera bidal daiteke martxoaren 4ra arte.
 

Arloa edo saila