Bizitza aktibo eta osasuntsurako marka

Az, 2016-03-16 12:47

Lezoko herritarrek martxoaren 21a arte dute leloa eta logoa aukeratzeko parada

Bizitza aktiboa eta osasuntsua bultzatzen dituzten ekimenak identifikatu eta herritarren bizi ohituretan txertatu ahal izateko marka sortuko du Lezoko Udalak. Hori horrela, aurkeztu diren lau logoen eta bi leloen artean bana hautatzeko aukera izango dute herritarrek martxoaren 21a arte. Aukeraketa Lezoko Kultura bulegoan, Bekoerrota kiroldegian eta Lezoko anbulatorioan egin daiteke, horretarako prestaturiko orrietan.

Herritarren eta programa ezberdinetan parte hartu duten eragileen iritziak kontuan hartuta hautatuko da “Lezon bizitza aktiboa eta osasuntsua” sustatzeko erabiliko den logoa eta leloa.

Lezoko Udala, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean, bizitza aktiboa eta osasuntsua sustatu nahian ari da azken bi urteetan proiektu ezberdinetan. Egitasmo horien bidez “bizimodu aktibo” kontzeptuari arreta berezia eskaini nahi izan dio.

Ondorengoak dira aurkeztu diren bi leloak: “Mugi Lezo” eta "Muittu Lezo”.

Irudiak, berriz, hauek dira:

     

   

Arloa edo saila