Antolatutako jardueretan izena emateko epeak zabalik jarraitzen du
Oarsoaldea eskualdeko Lezoko, Errenteriako, Pasaiako eta Oiartzungo Udalek antolatu eta bultzatu dute UDA 2016 Kirol Kanpaina bosgarren urtez jarraian. Horrela, lau udalen baliabideak modu eraginkorrean erabili eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea bermatzen da.
Izen-emateko epeak zabalik jarraitzen du. Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, eskuorrian adierazten diren webgune eta telefonoak erabil daitezke. Era berean udalerrietako kirol instalazioetan ere ekintzei buruzko informazio zehatzagoa jaso daiteke.
Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskaintzen dira, 3 eta 16 urte bitarteko haurrentzat. Aurreko urtean bezala helduei zuzendutako jarduerak ere lekua izango dute (16 urtetik gorakoentzat). Besteak beste, ondorengoak dira eskaintzen diren ekintzak: igeriketa, areto jarduerak, paddela, irristaketa familian, bela edota urpekaritza.