Udalak laguntzaileei proiektuan izandako inplikazioa eskertu die
Lezoko Udalak Tipi Topa egitasmoa antolatzen lagundu duten elkarteei eta banakoei eskerrak eman dizkie, “horiek baitira proiektuak izandako arrakastaren arduradun nagusiak”, azaldu dute Udaletik.
Ondorengoak dira Udalak eskertu dituen kide eta laguntzaileak: Aiton Borda, Caritas, Gaxuxa, osasun zentroko langileak, Osasun saileko kideak eta orokorrean, egitasmoan parte hartu duten herritarrak.
Hamar ibilaldiren ondoren eta 96 pertsonen parte hartzearekin, 59 pertsona batez beste, itxi du Tipi Topa egitasmoak bere lehen zikloa. Udako oporren ondoren, irailaren 29an, hasiko dira berriro irteerak, ohikoa bilakatu den bezala, ostegunero, goizeko 11.00tan, udaletxe aurrean.