Ekainak 12 Jai Batzordekoekin bilera

Or, 2012-06-08 11:28

Mendekosteak pasata horien balorazioa egitea tokatzen da. Ekainaren 12an bilduko da Jai Batzordea, 19:30ean, Pleno Aretoan.

Joan den hilaren amaieran izan ziren Lezoko Mendekosteak. Aurtengo jaiak xumeagoak izan diren  arren, lezoarrek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute Jai Batzordearen ahaleginari esker.

Jaien ondoren, bilera bat egitea erabaki dute helburu bikoitzarekin. Alde batetik, Mendekosteen balorazioa egingo dute; nola joan diren jaiak orokorrean, zein izan den jendearen parte-hartzea, zeintzuk izan diren ekintzarik arrakastatsuenak… izango dira balorazioaren puntuetariko batzuk.

Bestalde, hurrengo jaiei begira ere hasiko dira lanean: Santa Krutzak. Oraindik hilabete batzuk geratzen diren arren, bilera hori aprobetxatuko dute hurrengo jaien inguruko proposamenak mahai gainean jartzeko, eta horrela,  pixkanaka-pixkanaka  ideiak zehazten eta  dena antolatzen hasteko.

Bilera  egiteko eguna ekainaren 12a izango da, asteartea. Tokia eta ordua ere zehaztuta daude, Pleno Aretoan arratsaldeko 19:30ean.

 

Arloa edo saila